Batzar nagusien osaera
Batzar Nagusiak
Urola Erdiko Mankomunitateko aginte organo gorena da, ondorioz, eskumen garrantzitsuenak ditu Mankomunitatearen kudeaketarako. Hori guztia arautzen da Urola Erdiko Mankomunitatearen estatutuetan (GAO, 109. zb, 2011/06/09). Urola Erdiko Mankomunitatearen batzar nagusiak osatzen dituzte mankomunitateko zazpi udalek, bakoitzak hiruna ordezkarirekin, hertsitutako bozka dutenak. Hau da udal bakoitzak hertsitutako bozka 2023-2027 legealdian:
- Aizarnazabal: hiru ordezkariren artean banatuta % 2,38.
- Azkoitia: hiru ordezkariren artean banatuta % 35,72.
- Azpeitia: hiru ordezkariren artean banatuta % 46,59.
- Beizama: hiru ordezkariren artean banatuta % 0,42.
- Bidania-Goiatz: hiru ordezkariren artean banatuta % 1,62.
- Errezil: hiru ordezkariren artean banatuta % 1,74.
- Zestoa: hiru ordezkariren artean banatuta % 11,53.
Batzar nagusiak bi hilean behin biltzen dira, hilabete bakoitiko lehenengo ostegunean deialdian ezarritako tokian, egingo dira, arratsaldeko seietan lehengo deialdian, eta, ordu erdi geroago, bigarren deialdian.