Web edukia bistaratu
Murrizteko hamar aholku
- Erosketak egitean poltsa berrerabilgarriak edota etxeko orga erabili. Plastikozko poltsa gehiegi sortzea saihestuko duzu.
- Iturriko ura edan pitxarretik edo botila berrerabilgarrietatik. Botila gutxiago sortzea eta energia aurreztea lortuko duzu.
- Erosi sasoiko produktuak, solteak eta bertakoak. Garraioan energia gutxiago behar da eta bilgarri gutxiago erabiliko duzu.
- Eraman etxeko tupperra arrandegira eta harategira. Zuzenean hozkailuan sartu dezakezu, garbiagoa da eta ez duzu paper plastifikaturik bota behar izango zakarretara.
- Haurrentzako oihalezko pardelak erabili. Haur batek 1.000kg inguru hondakin sortzen ditu erabili eta botatzeko pardelekin.
- Postontzian jarri ezazu eranskailua, propagandarik ez duzula nahi adieraziz. Paperezko iragarkirik ez dizu inork sartuko postontzira. Eskatu eranskailua mankomunitatean.
- Opariak egiterakoan, hondakin gutxiago sortzen duten produktuekin gogoratu. Opariak biltzean papera berrerabili, ahal den neurrian. Etxeko txikiak ingurumenaren alde hezteko modu aproposa da.
- Ontzi berrerabilgarriak erabili. Bulegoan kafea hartzeko zeure katilua erabili dezakezu.
- Zerbait erosi aurretik, ahal bada alokatu ezazu edo eskatu lagunei. Aldi baterako soilik erabili behar baduzu, merkeago aterako zaizu, eta ekologikoagoa da.
- Ordainagiriak korreo elektronikoz bidaltzeko eskatu. Internetek dituen abantailak aprobetxatu ditzakezu eta papera murriztu.