NEXT Generation EU

NEXT Generation EU funtsek diruz-lagundutako proiektuak

Diruz lagundu dizkio Urola Erdiko Mankomunitateari bi proiektu Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailak EAEn hondakinen araudia ezartzeko eta ekonomia zirkularra sustatzeko diru-laguntzen deialdian. Hauek dira bi proiektuen zehaztasunak:

 

AZKOITIKO GARBIGUNEA BERRITZEA: HONDAKINEN BILKETA ETA SAILKATZEA KALITATEZ EGITEKO

Jasotako diru-laguntza: 307.800,00€

Zeinentzako den proiektua: Proiektu honek eragiten dio Urola Erdiko Mankomunitatearen biztanleri osoari, hau da, Aizarnazabalgo, Azkoitiko, Azpeitiko, Beizamako, Bidani-Goiatzgo eta Errezilgo biztanleei, guztira 32.533 herritarri. Urola Erdiko Mankomunitateko garbiguneak udalerri guztiek erabiltzen dituzte, eta herritarrentzat bakarrik dago erabilgarri, hau da, enpresek ezin dituzte hondakinak bertan utzi. Garbigune txikia da, beraz ez da egokia sortzaile handiek erabili ditzaten. Herritarrentzat, ordea, azpiegitura erosoa da, erraz hondakinak uzteko eta sailkatzeko gunea.

Helburuak: Helburu orokorra da garbigunean kalitatezko zerbitzua eskaintzea herritarrei, baita segurtasuna bermatzea erabiltzaileentzat zein garbiguneko langileentzat. Horretarako, helburu zehatzagoak bete behar dira. Hauek dira helburu zehatzak:

  1. Hondakinen trazabilitatea bermatu behar da, horretarako baskula ezarriko da eta sarrerakontrolerako sistema informatikoa.
  2. Hondakinen lapurreta saihestu behar da, kanpoko aldean petril eta hesi egoki zein sendoak jarriko dira.
  3. Garbiguneko lan-tresnen lapurreta saihestu behar da, horretarako bulego zein biltegiak eraikiko dira, ahalbidetuko duena sistema informatikoa ezartzea.
  4. Estalpea handitu behar da, bulegoa eta biltegia eraikitakoan sortuko da eremu hori, ahalbidetuko duena hondakin arriskutsuak eta TEEH hondakinak egoki jasotzea; baita berrerabilgarriak izan daitezkeen hondakinak egoki jasotzea ere.
  5. Autokontsumo energetikoa sustatu behar da, plaka fotovoltaikoen bidez autokontsumorako energia berriztagarria sortu behar da.

HOBEKUNTZA TEKNOLOGIKOA BIOHONDAKINEN BILKETA HANDITU ETA ERREFUSA MURRIZTEKO

Jasotako diru-laguntza: 187.940,52€

Zeinentzako den proiektua:Proiektu honek eragiten dio Urola Erdiko Mankomunitatearen biztanleri osoari, hau da, Aizarnazabalgo, Azkoitiko, Azpeitiko, Beizamako, Bidani-Goiatzeko eta Errezilgo biztanleei, guztira 32.533 herritarri. Era berean, Urola Erdiko Mankomunitateko enpresa guztiei dago zuzenduta, eta horrela iritsiko da ostalaritzako, merkataritzako, eta industriako enpresa guztietara: 1.223 enpresetara.

 

Helburuak: Helburu orokorra da hondakinen gaikako bilketa hobetzea %5ean (gaikako bilketa tasa %75era) lehen urtean, eta %10ean (gaikako bilketa tasa %80ra) 2030erako, legezko-helburuak betetzeko adina hobetzea, gutxienez. Helburu zehatz hauek ere baditu proiektuak:

  1. Hondakinen udal tasak eraldatzea, sortze bidezko tasa bat ezarrita, eta kutsatzen duenak ordain dezala printzipioari lotua. Horrela, eragingo zaio erabiltzaile bakoitzari arlo ekonomikoan, eta egoki egiten duenak onurak izango ditu gainerakoen aurrean; baita hondakinak gaizki kudeatzen dituenak hobetzeko pizgarriak ere
  2. Erabiltzaile bakoitza identifikatzea, eta azaltzea guztiei zein hondakin noiz utzi duen: kontzientzia pizteko erreminta moduan, baita norberaren arduren berri izateko ere.
  3. Hondakinen bilketa zerbitzua eraginkorragoa egitea: erabiltzaileak identifikatuta, errazago eta baliabide gutxiagorekin eramango da dagokion mezua identifikatutako erabiltzaileari; komunikazio eta kontrol lanak azkartu eta eraginkorrago bilakatzen ditu.