Zer da
Zer da
Konposta da meteria organiko egonkorra, materia organiko freskoaren deskonposizio prozesu baten ondorioz sortzen dena. Konpostatze prozesuak hainbat fase ditu, fase bakoitzean materiak tenperatura ezberdina izaten du eta bizidun desberdinek parte hartzen dute: hasieran mikroorganismoak (bakterioak eta onddoak) eta, gero, makroorganismoak (kolenboloak, zizareak eta intsektuak). Konpostatzea prozesu aerobikoa da, hau da, oxigenoaren presentzia guztiz beharrezkoa da, eta, baldintza hori bermatzeko, egituratzailea nahasten zaio hasierako materia organiko freskoari.
Prozesu natural hori baliatuta, hiri-hondakin organikoa konpost bihurtzen da; konposta lurrak ongarritzeko erabilgarria da. Modu honetan, hondakina zena lehengai bihurtzen da.
Zer konpostatu daiteke
Etxe-hondakin organiko guztiak konpostatu daitezke, freskoak izan, zein prestaturikoak izan:
- Barazkiak eta fruta
- Haragia eta arraina
- Lekaleak
- Pasta
- Arrautza egosiak
- Ogia
- Arrautza oskolak
- Fruitu lehorrak
- Sukaldeko papera (janariarekin zikindua)
- Itsaski oskolak
- Kafea eta infusio hondarrak
- Botilen kortso naturalezko tapoiak
- Hortzetako txotxak
- Txribila, belar lehorra, lastoa, orbela
Zer ezin da konpostatu
- Olioa: herriguneetan olioa jasotzeko jarrita dauden etxoletan isuri behar da
- Sendagaiak: farmazia eta anbulategietako SIGRE puntuetara eraman behar dira
- Papera eta kartoia: edukiontzi urdinera
- Plastikozko poltsak: ontzi arinetara
- Errautsa: errefusatara
- Txakur kaka: errefusatara
- Zigarro mutxikinak: errefusatara
- Erratzarekin jasotako hondakinak: errefusatara
- Oihal pusketak: arroparen edukiontzira
- Kimikoekin zikindutako hondakinak: garbigunera
Nola egin konposta
Norberak hondakin organikoa kudeatzeko autokonposta edo auzokonposta bidez egin dezake.
Gida deskargatu
Gida honetan azaltzen da nola egin konposta zure etxean edo auzo-konpost gunean.