INZIDENTZIAK 943857319
< Martxoa 2013 >
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

  • martxoak 13
  • Ordua: 18:30
  • Antolatzailea: Urola Erdiko Mankomunitatea
  • Non: Sindikatu Zaharra, Azpeitia

Hiri hondakinen prebentzio planerako egingo den hiritarren parte-hartze tailerrerako deialdia

2013-2020 aldian hondakinen prebentzioari dagokionez aurrera eraman beharreko ekintzak zehaztuko dituen Urola Erdiko Mankomunitateko Hondakinen Prebentzio Plana sortzeko prozesua abian da.

Plan proposamenaren aspektu nagusienak azaltzeko eta gizarte-eragile desberdinen iritzia jasotzeko helburuarekin, datorren martxoaren 13an, arratsaldeko 18:00tan, Azpeitiko Sindikatu Zaharrean, parte-hartze saio bat egingo da.

  • Gutxi gorabehera 2 ordu iraungo ditu saioak, eta atal hauek izango ditu:
  • Ongietorri instituzionala
  • Plan-proposamenaren aspektu nagusien aurkezpena
  • Taldekako eztabaida Bateratze-lana eta ondorioak

Saiotik ateratako proposamenak oso baliotsuak izango dira Hondakinen Prebentzio Plana datozen urteetan gure hondakinak murrizten jarraitzeko tresna estrategikoa izan dadin.

Interesa dutenek beraien parte-hartzea jakinarazi behar dute ingurugiroetxeafundazioa@azpeitia.net helbidera idatziz edo 94 385 73 19 telefonora deituz.