Aldaketak bilketan
Aldatu egingo dira hainbat bilketa gabonetako egun berezietan: Zestoako herritarren bilketan eta Azpeitiko bilketa komertzialean.
Aldatu egingo dira hainbat bilketa gabonetako egun berezietan: Zestoako herritarren bilketan eta Azpeitiko bilketa komertzialean.
Igande goizaldean aldatuko da ordua, eta, horrekin batera, neguko ordutegian irekiko da Azkoitiko Garbigunea urriaren 26tik aurrera.
Astelehenetik aurrera egongo da irekita, goizez 9:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 15:30etatik 17:30ak arte. Larunbat goizetan ohiko ordutegia izango du, 10:00etatik 13:00etara.
Azpeitiko bilketa komertziala goizean egingo da datorren astelehenea, urriaren 12an. Bilketa hasiko da goizeko 10etan, eta errefusa eta organikoa bilduko dira.
Zestoan agertze berri bat izan da COVID-19 koronabirusarena, horrek eragin du zestoar ugari konfinatuta egotea. Hondakinak kudeatzeko protokolo berezia bete behar dute berrogeialdian dauden herritarrak, eta hondakinak berezitu gabe utzi Mankomunitateari. Horretarako, iluntzero bost puntu egongo dira, errefusa biltzeko berrogeialdian daudenei.
Hondakinak egoki kudeatzeko protokoloa ezarri du Osasun Ministaritzak COVID-19 diagnostikatuta duten edota berrogeialdian dauden herritarrek (protokolo osoa duzue albistean zintzilikatuta). Era beran, onartu du agindua azaltzeko nola kudeatu behar diren hondakinak. Horren arabera, albiste honetako egitekoak zorrotz bete behar dituzte herritar horiek.
Hau izango da gaurtik aurrera Lapatxeko eta Azkoitiko garbiguneen ordutegia:
Azpeitiako merkataritzakoen hondakinen bilketa-ordutegian aldaketak izango dira astebukaera honetan.
Abuztuan, mankomunitateko garbiguneetako ordutegietan aldaketak izango dira.
Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazten du bolumen handikoen atez ateko bilketa bere onera itzultzen dela, beraz, hasiko direla berriz EMAUS S.COOP. Enpresako kideak lanean 2020ko ekainaren 10etik aurrera. Bilketa behar izanez gero, deitu behar dute herritarrek telefono honetara: 656789574.
Baita honako araudi hau bete ere, langileak etxebizitzara sartu ahal izateko:
Alarma egoera eta konfinamendua lasaitzen doazen heinean, Mankomunitatea bere onera etortzen ari da, hartu beharreko segurtasun neurriekin. Hori horrela, Mankomunitateko sarbide-kontrola ere ezarri egingo da berriz: itxi egingo dira ekarpen guneak eta edukiontziak. Hau da izango den egutegia guztia ixteko: