INZIDENTZIAK 943857319
2014/10/24  Azkoitia

%74ko birziklapen tasa Azkoitian

Hiru hilabete dira Azkoitian hondakinak biltzeko sistema berria martxan jarri zela eta dagoeneko %74,42ko birziklapen tasara iritsi dira herritarrak. Oso epe motzean, helburu nagusienetakoa (gutxienez %70eko birziklatzea), bete ez ezik, gainditu ere egin dute, beraz. 

2013 eta 2014ko abuztuko datuak alderatuz, azpimarragarri dira jasotako hondakin organiko kopurua, errefusa eta ontzi arinen kopurua. Ehunekotan, hondakin organikoa %422 gehiago jaso da, errefuxa %63 gutxiago eta ontzi arinak %82 gehiago.
 
Emaitza bikainak
 
Maiatzean jarri zuen martxan Urola Erdiko Zerbitzu Mankomunitateak Urola Erdian Garbi kanpaina, eskualdeko udalerrietan ahalik eta errefuxa gutxien sortzeko eta birziklapen maila altuak lortzeko xedearekin. Horrela, eskualdeko herri bakoitzean bilketa sistema ezberdinak jarri ziren martxan eta oso epe motzean emaitza bikainak lortu dira. Orain arteko emaitzen arabera Zestoak %82ko birziklapen tasa du egun, Aizarnazabalek %94 eta Azkoitiak %74. 

iruzkinak

Ondorengo eremuak bete. (*) Duten eremuak derrigorrezkoak dira.