INZIDENTZIAK 943857319
2019/02/13  Zestoa | Azpeitia | Azkoitia

Poltsa konpostagarriak banatzeko diru-laguntza deialdia

Poltsa konpostagarriak banatzeko diru-laguntza deialdia

Poltsa konpostagarriak merkatarien bidez banatzen ditugu Urola Erdiko Mankomunitatean, horretarako diru-laguntza deialdia egiten dugu urtero. Gaur argitaratu dugu Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2019ko kanpainako oinarriak: bi urtetarako diru-laguntza deialdia izango da. Beraz, poltsa-konpostagarriak banatu nahi dituen edozein merkataritza establezimenduk eska dezake diru-laguntza, lehiaketa moduan auketuko dira horietatik hamaika: Azkoitian lau, Azpeitian bost, eta Zestoan bi.

Deialdiaren oinarriak

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera aurkezteko epemuga: 2019ko martxoaren 14a

2018/02/28 

Elurragatik hainbat zerbitzu ezin izan ditu eman Mankomunitateak, greba bertan behera gelditu den arren.

Gaurko hainbat sindikatuk greba deitua zuten eta Mankomunitateko langileek bat egin zuten greba deialdiarekin, baina greba deialdia bertan behera utzi dute antolatzaileek. 

Hala ere, elurra dela eta, hainbat zerbitzu eman ezinda dago Mankomunitatea. Datozen orduetan egoera hobetu ahala, zerbitzuei ekingo dio Mankomunitateak eta Zestoako bilketa ohi bezala egingo da gaur 20:00tatik aurrera. 

 

2018/02/27 

Lanuztearen inguruko ohar garrantzitsua

Urola Erdiko Mankomunitateko langileok bat egingo dugu zerbitzu eta enpregu publikoaren aldeko lanuztearekin bihar, otsailak 28, asteazkena. Hauek dira lanuztearen eraginak:

  • Azpeitian ez diegu organikoa atez ate jasoko sortzaile bereziei.
  • Industriaguneetan film-bilgarria 6:00tan hasiko gara biltzen (8:00tan hasi beharrean), beraz, bezperatik ateratzea gomendatzen dugu.
  •  Zestoan herriguneko kuboak 21:00tarako jarriko dira (20:00tarako jarri beharrean) eta 22:00tatik aurrera bilduko dira hondakinak. Beraz herritarrek ordubete gutxiago izango dute hondakinak botatzeko.
2018/01/26 

Poltsa konpostagarrien erabileraren sustapenerako 2018-Kanpaina┬╗n parte har tzeko eta horri atxikitzeko Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako udalerrietako merkatari tza eta zerbitzuetako establezimenduei zuzendutako diru-laguntzen deialdia

Poltsa konpostagarrien erabileraren sustapenerako 2018-Kanpaina»n parte har tzeko eta horri atxikitzeko Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako udalerrietako merkatari tza eta zerbitzuetako establezimenduei zuzendutako diru-laguntzen deialdia

Urola Erdiko Mankomunitateak argitaratu ditu poltsa konpostagarriak Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako merkataritza eta zerbitzuetako establezimenduetan banatzeko diru-laguntza deialdia.

Aurkeztu nahi duen establezimenduak eskabide orria aurkeztu beharko du Urola Erdiko Mankomunitateko erregistro orokorrean 2018ko otsailaren 18a baino lehen.

2017/11/15  Azpeitia

Hondakinak biltzeko 60 puntu ipiniko dira

Hondakinak biltzeko 60 puntu ipiniko dira

Prozesua hasi zenetik lanekin eta egitekoekin bide egokia daramagu: bilera gehienak amaitu ditugu, eta informazio eta konpostagailuak ematen ari gara baserri eremuan. Hori horrela, aste honetan herrigunean banatu ditugu: alde batetik, sistemaren berri emateko triptikoa; eta bestetik, etxepe bakoitzari dagokion puntuaren berri emateko bandoa.