INZIDENTZIAK 943857319
2016/07/27 

Abuztuko ordutegi aldaketak

Abuztuan aldatu egingo dira Urola Erdiko Mankomunitatearen zerbitzu hauen ordutegiak:
 
Azkoitiko Garbigunea:
Astelehenetik ostiralera goizez 9:00tatik 13:00tara eta larunbatetan goizez 10:00tatik 13:00tara. 
Arratsaldez itxita egongo da.  
Andramaixengatik itxita egongo da abuztuaren 15etik 18ra (biak barne).
 
Azkoitiko Hondakinen Informazio bulegoa.
Goizez ohiko ordutegia izango du, 9:00taik 13:00tara, eta astearte arratsaldez ez da irekiko. Andamaixek direla-eta, itxita egongo da abuztuaren 15etik 19ra (biak barne).
 
Azpeitiko Garbigunea eta Lapatxeko zabortegia.
Goizez egongo da irekita 8:00tatik 13:00tara abuztuan. Arratsaldez itxita egongo da.
 
2016/06/22  Azpeitia

Birziklagarria zen hondakinen %86,2 errefusaren edukiontzian, eta birziklaezina %13,8 bakarrik zen.

Birziklagarria zen hondakinen %86,2 errefusaren edukiontzian, eta birziklaezina %13,8 bakarrik zen.
 
Ingurumena Herritik eguna izan zen azpeitian, aurreko larunbatean, Elkarrekin eta Piztu elkarteek antolatuta. Bertan, hainbat ekimen burutu zituzten beste horrenbeste eragilek, baita Urola Erdiko Mankomunitateak ere, bi ekintza hauek egin baitzituen:
Batetik, errefusaren edukiontzi bat karakterizatu zen Plaza Nagusian, hau da, edukiontzi gris bateko hondakinak aztertu, sailkatu eta frakzio bakoitza pisatu ziren. Zazpi frakziotan banatu ziren edukiontziko 54,5 kilo hondakinak: organikoa, ontzi arinak, papera/kartoia, arropa, garbigunekoak, beira eta errefusa.
 
2016/04/08  Zestoa | Azpeitia | Azkoitia

Poltsa konpostagarriak banatzeagatik diru-laguntza emango die Mankomunitateak Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako establezimendu batzuei, horretarako izena emateko epea zabalik dago.

Deialdi honen helburua da Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduei diru-laguntzak ematea, lehiaketa erregimenean, 2016an poltsa konpostagarriak banatzeko zerbitzua eskain dezaten. Kanpaina hori bultzatzeko  hamar mila (10.000,00) euroko diru-laguntza emango du Urola Erdiko Mankomunitateak, 2016. urtean. Diru laguntza  hamar establezimenduk jasako dute, beraz, 1.000,00 euroko diru-laguntza izango du bakoitzak.

Azkoitiko garbigunea itxita eta Bulegoaren ordutegi aldaketa

Aste Santua dela eta martxoaren 26an Azkoitiko garbigunea itxita egongo da  eta garbigune zerbitzua Lapatxeko garbigunean soilik emango da egun horretan.

Bestalde, martxoaren 21etik apirilaren 1era Azpeitiko Enparan kalean kokatuta dagoen hondakinen bulegoaren ordutegia goizeko 8:00etatik arratsaldeko 15:00ak bitartean izango da.

Bulegoak abenduaren 1ean eta 3an itxita

Azkoitiako eta Zestoako hondakinen bulegoak abenduaren 1ean (asteartea)  itxita egongo dira hondakinen karakterizazio lanak direla eta.  Azkoitiako bulegoak dena den,  ohiko ordutegia izango du Astearte arratsaldean 17:00-19:00

Abenduaren 3an, Azkoitiako eta Azpeitiako hondakinen bulegoak eta Azkoitiako Garbigunea itxita egongo dira Euskeraren egunagatik