INZIDENTZIAK 943857319
2015/07/06 

Abian da kontzientziazio kanpaina

Hondakinak gaika bereizteko kontzientziazio kanpaina egiten ari gara egun hauetan Urola Erdiko Mankomunitatea, Ecoembes eta Ecovidrio elkarlanean. Kale hezitzaileak dabiltza gure herrietan barrena herritarrei hondakinak nola bereiztu erakusten, zalantzak argitzen eta informazioa ematen; horretarako hainbat jolas egiten dituzte bizikleta deigarrietan dauden euskarriekin. Jolasetan parte-hartuz gero zozketa batean parte hartuko duzue eta bertako produktuen saski eder bat irabazi dezakezue.

 

Hauek dira gure herrietan ibiliko diren egunak eta orduak:

  • Ekainaren 30ean, asteartea, Azpeitian. Azoka eguna. Goizeko ordutegian (09:00-14:00).
  • Uztailaren 02an, osteguna, Azkoitian, Pintxo-pote eguna. Arratsaldeko ordutegian (16:00-21:00)
  • Uztailaren 03an, ostirala, Zestoan, Arratsaldeko ordutegian (16:00-21:00).
  • Uztailaren 04an, larunbata, Azkoitian. Azoka eguna, Goizeko ordutegian (09:30-14:30).
  • Uztailaren 09an, osteguna, Azpeitian, Pintxo-pote eguna. Arratsaldeko ordutegian (16:00-21:00)

 

iruzkinak

Ondorengo eremuak bete. (*) Duten eremuak derrigorrezkoak dira.