Aldaketak bilketan
Aldatu egingo dira hainbat bilketa gabonetako egun berezietan: Zestoako herritarren bilketan eta Azpeitiko bilketa komertzialean.
Zestoako bilketako aldaketak:
Ez da hondakinen bilketarik egingo abenduaren 24ean eta 31ean
Bi frakzio bilduko dira abenduaren 25an eta urtarrilaren 1ean
- ORGANIKOA: ohiko kuboetan
- ONTZI ARINAK: horretarako propio jarritako edukiontziak egongo dira kartoiarentzako edukiontziak dauden guneetan
Azpeitiko bilketa komertzialeko aldaketak:
Hondakin komertzialaren bilketan aldaketa batzuk egongo dira hurrengo asteetan. Aldaketak behean agertzen diren egunetan izango dira eta ezartzen den ordurako atera beharko dira hondakinak.
- Abenduak 24: Kartoi eta errefusaren bilketa 10:00etan izango da.
- Abenduak 25: Ez da bilketarik izango.
- Abenduak 31: Kartoi eta errefusaren bilketa 10:00etan izango da.
- Urtarrilak 1: Ez da bilketarik izango.
- Urtarrilak 6: Organikoaren bilketa 10:00etan izango da.
21 | 22 | 23 | 24 (10:00) | 25 | 26 | 27 |
Kartoia Errefusa |
||||||
28 | 29 | 30 | 31 (10:00) | 1 | 2 | 3 |
Kartoia Errefusa |
||||||
4 | 5 | 6 (10:00) | 7 | 8 | 9 | 10 |
Organikoa |