INZIDENTZIAK 943857319
2021/04/21 

Apirilaren 22ko greba deialdia

Bat egingo dute Urola Erdiko Mankomunitateako langileek Apirilaren 22rako deitutako zerbitzu publikoen aldeko grebarekin. Horregatik, ostegun honetan hondakinen bilketarako gutxieneko zerbitzuak beteko dira:

  •  Industriako atez ateko bilketa egingo da
  •  Zestoako atez atekoaren ordez edukiontziak jarriko dira
  •  Azpeitiko edukiontzien guneak txukunduko dira edukiontziek gainezka egin ez dezaten

Era beran, jakinarazi behar da ez direla Azpeitiko edukiontziak bilduko ezta Azpeitiko komertzioaren atez ateko bilketarik egingo ere.

Gainerako herri eta zerbitzuetan ez dago aldaketarik.

iruzkinak

Ondorengo eremuak bete. (*) Duten eremuak derrigorrezkoak dira.