INZIDENTZIAK 943857319
2015/04/20  Azkoitia

Auzo-konposta egiteko bi gune berri jarriko dira Azkoitian

San Martin eta Jausoro auzoetan auzo-konposta egin ahal izateko bi gune berri jarriko dira martxan datozen asteetan. Horrekin auzokonposta egin nahi duten herritarrei aukerak zabaltzea nahi da, lur sail propiorik ez duten azkoitiarrek ere konposta egiteko aukera izan dezaten, euren auzotarrekin elkarlanean.

 

Bi gune berri horiekin bost auzokonposta gune izango ditu Azkoitiak: dagoeneko martxan daude liburutegi atzekoa, Ipintza auzokoa, eta Santa Klara-Bizkargi plaza arteko zubi ondokoa, eta bi berri horiekin, herritar gehiagori zabalduko zaie aukera.

Gune horietan auzokonposta egin nahi dutenek Hondakinen Informazio Bulegoan eman behar dute izena (Herriko plazan dagoena), bai bertara joanda, bai telefonoz edo bai e-mailez. Hemen kontakturako helbideak:

 

HONDAKINEN INFORMAZIO BULEGOA
Azkoitiko plaza z/g (lehen Azkoitia Lantzen)
Telef.: 943 85 73 19 / 688 820 755
E-maila: azkoitia@urolaerdia.eus

Urola Erdiko mankomunitateak beharrezko materiala, informazioa eta laguntza teknikoa eskainiko die auzokonposta guneetan parte hartu nahi dutenei.

 

iruzkinak

Ondorengo eremuak bete. (*) Duten eremuak derrigorrezkoak dira.