INZIDENTZIAK 943857319
2012/12/26 

Auzo-konposta guneak zabaltzen doaz eskualdean

Uztaila amaieran Aizarnazabalen martxan jarri ziren bi guneetatik abiatuz, udazken honetan auzo-konposta ekimenak indarra hartu eta Urola Erdiko herri gehienetara zabaldu dira. Honela, Zestoan 44 familiekin gune bat jarri da azaroan martxan, eta Iraetan beste gune bat jada martxan jartzekoa da urtarrilean. Azkoitian, liburutegiaren ondoan gune bat martxan dago 14 etxebizitzekin. Azpeitian, urtarrila hasieran Urrestillan ekimena martxan jarriko da, eta helburua negu honetan beste bi gune ere martxan egotea da.

Gogoratu auzo-konpostarako izen eman nahi duen orok irekia dituela gune hauetarako edo beste baterako zerrendak, eta soilik webgune honetatik bideratutako izen emate orria bete edo Urola Erdiko Mankomunitaterekin harremanetan jarri behar duela.

Urola Erdiko auzo-konposta guneak


Ikusi auzo-konposta guneak mapa handiagoan.

iruzkinak

Ondorengo eremuak bete. (*) Duten eremuak derrigorrezkoak dira.