INZIDENTZIAK 943857319
2015/10/23  Azkoitia

Azkoitiko Garbigunean neguko ordutegia jarriko da urriak 26tik aurrera

Azkoitiko Garbigunean neguko ordutegia jarriko da martxan urriak 26 astelehenetik aurrera. 
Arratsaldeko ordutegian izango da aldaketa; udan Garbigunea 17:00tatik 19:00tara zabaltzetik astelehenetik aurrera 15:30tatik 17:30tara irekitzera pasatuko da.
Goizeko ordutegia bere horretan mantenduko da, 9:00tatik 13:00tara astelehenetik ostiralera eta larunbatetan 10:00tatik 13:00tara. 
 
Urola Erdiko Zerbitzu Mankomunitateak honako oharra helarazi nahi die herritarrei: 
- Garbiguneko ordutegia errespetatu egin behar da eta ordutegiz kanpo ezin da ezer utzi atarian. Askotan agertu dira hondakinak kanpoan lurrean botata eta jokabide desegoki hauek ez egiteko deia luzatu nahi diegu herritarrei.
 

iruzkinak

Ondorengo eremuak bete. (*) Duten eremuak derrigorrezkoak dira.