INZIDENTZIAK 943857319
2016/10/25 

Azkoitiko Garbigunean neguko ordutegia jarriko da urriak 31tik aurrera

Azkoitiko Garbigunean neguko ordutegia jarriko da urriak 31tik aurrera
Azkoitiko Garbigunean neguko ordutegia jarriko da martxan urriak 31 astelehenetik aurrera. 
Arratsaldeko ordutegian izango da aldaketa; udan Garbigunea 17:00tatik 19:00tara zabaltzetik astelehenetik aurrera 15:30tatik 17:30tara irekitzera pasatuko da.
Goizeko ordutegia bere horretan mantenduko da, 9:00tatik 13:00tara astelehenetik ostiralera eta larunbatetan 10:00tatik 13:00tara. 
 
Urola Erdia eskualdeko herritarrek erabili dezaketen beste Garbigunean, Lapatxen, ez da ordutegirik aldatuko. Hau da bertako ordutegia:
 

Astelehenetik ostiralera: 8:00-13:00 eta 15:00-18:00

Larunbatak: 8:00- 12:30

Urola Erdiko Zerbitzu Mankomunitateak honako oharra helarazi nahi die herritarrei: 
- Garbiguneko ordutegia errespetatu egin behar da eta ordutegiz kanpo ezin da ezer utzi atarian. Askotan agertu dira hondakinak kanpoan lurrean botata eta jokabide desegoki hauek ez egiteko deia luzatu nahi diegu herritarrei.
 

iruzkinak

Ondorengo eremuak bete. (*) Duten eremuak derrigorrezkoak dira.