INZIDENTZIAK 943857319
2017/06/12 

Bolumen handiko hondakinak ez dira bilduko edukiontzi guneetatik uztailaren 1etik aurrera

Bolumen handiko hondakinen bilketan aldaketak izango dira uztailaren 1etik aurrera, kaleko edukiontzietatik ez dira gehiago bilduko, beraz. Aurrerantzean, bi aukera egongo dira: Emauseko biltzaileak herritarren etxera joango dira bolumen handikoak jasotzera edo Garbigunera eraman beharko dira. Emausekin bilketa hitzordua adosteko 656 789 574 telefonora deitu beharko da.
 

Aldaketa hori egiteko arrazoi nagusia kaletik jasotako hondakin gehienak (%98), errefusara botatzen direla da, egoera txarrean daudelako. Altzariak kalera ateratzeko desmuntatzean apurtu egiten dira sarri, eta kalean bestelako kalteak ere jasaten dituzte altzari eta etxetresna elektrikoek (euria, apurketak eta lapurretak...). Emauseko langileak etxez-etxe hondakin horiek jasota bermatzen da modu egokian desmuntatzea eta bestelako kalterik ez jasatea, ondoren berrerabili ahal izateko. Gainera, erosoa eta doakoa da herritarrei etxez-etxe hondakinak biltzea. Aldiko gela bat husten dute gehienez, eta, gehiago behar izanez gero, hurrengo txanda itxaron beharko da.

Etxeko bilketaz gain, herritarrak Azpeitiko edo Azkoitiko Garbiguneetara eraman ditzakete bolumen handikoak. Azpeitiko Garbigunea Lapatxen dago, eta ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00era eta 15:00-18:00; eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara da.

Azkoitiko Garbigunea Zumarragarako bidean dago eta neguko ordutegia: astelehenetik ostiralera goizez 09:00etatik 13:00era eta arratsaldez 15:30etatik 17:30etara da; larunbatetan 10:00etatik 13:00etara. Udako ordutegia, aldiz: astelehenetik ostiralera goizez 9:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 17:00-19:00; larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.

iruzkinak

Ondorengo eremuak bete. (*) Duten eremuak derrigorrezkoak dira.