INZIDENTZIAK 943857319
2020/06/09 

Bolumen handikoen bilketa berriz ezarriko da ekainaren 10etik aurrera

Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazten du bolumen handikoen atez ateko bilketa bere onera itzultzen dela, beraz, hasiko direla berriz EMAUS S.COOP. Enpresako kideak lanean 2020ko ekainaren 10etik aurrera. Bilketa behar izanez gero, deitu behar dute herritarrek telefono honetara: 656789574.

Baita honako araudi hau bete ere, langileak etxebizitzara sartu ahal izateko:

  • Ezingo du etxebizitzaren barruan beste enpresaren bateko langilerik egon: gremioren bat badago obra-lanak egiten ez dira Emauseko langileak sartuko.
  • Maskara edo musukoa jantzita izan beharko du zerbitzua eskatu duen herritarrak momentu oro.
  • Langileekin bi metroko distantzia errespetatu beharko du zerbitzua eskatu duen herritarrak momentu oro.
  • Ezingo dute langileekin gertuko harremanik izan ez umeek ez arrisku-talderen bateko herritarrek, etxean baleude, behintzat.
  • Arropa edo zapatak eraman behar badira, garbituta egongo dira, eta itxitako poltsetan sartuta.
  • Ezingo zaizkio eman Bolumen Handiko bilketa zerbitzuari hondakin hauek: barruko arropa, garbiketa trapuak, lan-arropa.
  • Zapatak arropetatik berezituta emango dira, eta poltsa itxitan sartuta.
  • Beste hainbat objektu emateko, poltsa edo kaxa itxitan eman beharko dira, hala nola jostailuak, platerak, dekorazio elementuak, aparatu elektriko edo elektronikoak, liburuak...
  • Lastairak bilduta egingo dira osorik plastikoarekin edo funda garbiarekin.

Horrela, Urola Erdiko Mankomunitateak bere osotasunean berreskuratzen ditu zerbitzu guztiak, COVID-19ak eragindako zerbitzuen etetea behin gaindituta.

dokumentuak

iruzkinak

Ondorengo eremuak bete. (*) Duten eremuak derrigorrezkoak dira.