INZIDENTZIAK 943857319
2015/10/27  Azkoitia

Edukiontzi grisak jarriko dira behin behinean eta premiaz Azkoitian

Azkoitiko Udalak Urola Erdiko Mankomunitatearekin errefusa jasotzeko edukiontzi grisak jartzea adostu du, behin-behineko eta premiazko neurri gisa.

Edukiontzi grisen erabilera ez da egun jakinetara baldintzatuta egongo eta ez du ordutegirik izango. Nahi denean erabili ahal izango dira. Edukiontzi grisak puntu guztietan ipiniko dira, baina, hondakin birzikla-ezina uzteko soilik erabili behar dira.

Erabaki hau hartzeko arrazoi gisa edukiontzi marroi eta horietan agertzen diren hondakin desegoki kopuru handia da. Kontsortzioak, GHK-k, abuztutik hona Azkoitian bildutako ontzi arinak eta organikoa ez ditu onartu material birziklagarri gisa. Hondakinak gaizki banatzeak eta behar den tokian ez botatzeak sekulako gastua eragiten dio Udalari, birziklatze prozesua galarazten delako.

Edukiontzi grisak jarrita, edukiontzi marroi eta  horiarekin egiten den erabilera desegokia amaitu nahi da.

Azkenik, jakinarazi nahi dugu informazio eta kontzientziazio lanarekin jarraitzeko hainbat ingurumen hezitzaile ibiliko dira Azkoitiko kale eta auzoetan zehar herritarrei azaltzeko hondakinak nola banatu, organikoa botatzeko poltsa konpostagarriak non eskuratu, liburuxkak banatu, e.a.
 

iruzkinak

Ondorengo eremuak bete. (*) Duten eremuak derrigorrezkoak dira.