Ekarpen gunetarako giltzen banaketa Zestoan
Aste honetan zehar, Zestoako landa eremuetako bizilagunei dagokien ekarpen gunerako giltza banatuko zaie. Banaketa auzoz auzo izango da ondorengo ordutegian:
Arroa Beheko elkartean asteartean, maiatzaren 27an, banatuko dira giltzak, 17:00etatik 19:00etara artean.
Arroa Goian, maiatzaren 29an, osteguna, egingo da banaketa, auzoko elkartean, 17:00etatik 19:00etara bitartean.
Aizarnanako elkartean , ekainaren 5ean, osteguna,17:00etatik 19:00etara artean.
Zestoako udaletxean ere jaso ahal izango dira giltzak, maiatzaren 30ean 09:00etatik 13:00etara, ekainaren 3an 17:00etatik 19:00etara eta ekainaren 6an 09:00etatik 13:00etara artean.
Giltzez gain, konpostagailu bat behar dutenek ere egun horietan izango dute jasotzeko aukera.