INZIDENTZIAK 943857319
2019/07/15  Azkoitia | Azpeitia | Zestoa

Esleitu dira 2019-2020an poltsa konpostagarriak banatzeagatiko diru-laguntzak

Urola Erdiko Mankomunitateak antolatu du datozen bi urteetan poltsak banatzeko lehiaketa, baditu azken emaitzak ere; Ez da aldaketarik izan ez Azpeitian ez Zestoan, aldatu da, ordea, Azkoitian, bi guneetan establezimendua aldatu da-eta.

Merkatari hauek banatuko dituzte poltsak 2021eko uztailaren 1 arte:

  • Azkoitia: Pitxin arropa denda (Julio Urkijo, 26 behea), Hazia belar-denda (Julio Urkijo 10, behea), Lujan kioskoa (Kale Nagusia, 72) Odazpi kafetegia (Anaitasuna Plaza, 1).
  • Azpeiti: Babesa arropa denda (Urbitarte 9), Itzira Gozotegia (Hartzubia, 24), Xiriako kafetegia (Santiago Kalea, 12), Inar optika (Jose de Artetxe 10, behea) , Urrestillako estankoa.
  • Zestoa: Herrigunean Coviran, Carrefour eta Miantxa eta Arroa Behean Ainhara ile-apaindegia.

Establezimendu horietan 2 urtetan banatuko ditugu poltsa konpostagarriak doan eta poltsak bertan banatzen direla adierazteko eranskailua biribil bat izango dute erakusleihoan.
Erabiltzaile bakoitzak jaso ditzake konpostagarrien biribilki (rollo) bat (40 poltsa) doan establezimendu horietan, eta etxeko helbidea eman beharko du kontrol neurri gisa: urtean gehienez 12 biribilki (rollo) jaso ditzake familia edo etxe bakoitzak. Gogoratu nahi dugu banatuko diren poltsa konpostagarriak janari hondarrak botatzeko soilik erabili behar direla, ez beste hondakinak botatzeko.

Urola Erdiko Mankomunitatetik eskerrak eman nahi dizkiegu hondakinak modu egokian sailkatzeko ahalegina egiten duten herritarrei.

 

iruzkinak

Ondorengo eremuak bete. (*) Duten eremuak derrigorrezkoak dira.