INZIDENTZIAK 943857319
2020/04/14  Azpeitia

Ezin da lurrean hondakinik utzi

Gogorarazi behar dugu ezin direla hondakinak lurrean utzi, ez edukiontzien kanpoan ez beste inon. Herritarrak utzitako hondakin ugari biltzen ari baigara, ondorioz langileon osasuna arriskuan jartzen da eta hondakinak biltzeko zerbitzua kaltetu.

Azken aste hauetan hondakinak biltzeko zerbitzua murriztu egin dugu COVID-19 koronabirusaren eraginez: arropa bilketarik ez dago, bolumen handikoen bilketarik ez dago, garbigunea itxi dugu, eta abar.

Baina hondakinak agertzen dira maiz edukiontzien kanpoan, batez ere, arropa hondakinak eta bolumen handikoak (altzariak eta traste handiak).

Guztion betebeharra da hondakinak ondo sailkatzea eta kalea zein edukiontzien eremuak garbi eustea: ez utzi hondakinik lurrean.

iruzkinak

Ondorengo eremuak bete. (*) Duten eremuak derrigorrezkoak dira.