INZIDENTZIAK 943857319

Garbigunearen erabileran aldaketak egongo dira enpresa eta gremioentzat urtarriletik aurrera

Enpresa eta gremioek Lapatxeko garbigunera soilik eraman ahal izango dituzte hondakinak; horrek tasa bat izango du.

Urtarriletik aurrera garbigunean enpresen hondakinak kudeatzeari utziko zaio. Horrela, orain arte enpresei eman izan zaizkien baimenak bertan behera geratuko dira eta Azkoitiko garbigunea partikularrek soilik erabili ahal izango dute; hemendik aurrera, enpresen hondakinak, Urola Erdiko Lapatx Zabortegia S. A.-k kudeatuko ditu. 
 
Bertan honako hondakinak isuri ahal izango dira: eraikuntza- eta eraispen-hondakinak eta hondakin ez arriskutsuak. Hala ere, hondakin horiek isurtzeagatik tasak ordaindu beharko dira. 2020. urterako tasak oraindik behin-betiko onartu ez badira ere, 2019koak hurrengo orrialdean ikus ditzakezue; aldaketa bakarra egongo da hurrengo urterako, gurpilak 3€/unitateko kobratuko dira. 
 
Bestalde, hondakinak Lapatxera eraman ahal izateko zuen datuak emateko derrigorrezkoa izango da sarrera-orria betetzea. 
 
Gainerakoan, enpresek orain arte duten bilketa-zerbitzuan ez da aldaketarik egongo eta orain arte bezala jasoko dira organikoa, ontzi arinak, film bilgarria, beste plastikoak, egurra, papera eta kartoia eta errefusa.

iruzkinak

Ondorengo eremuak bete. (*) Duten eremuak derrigorrezkoak dira.