Itxi egingo dira edukiontziak eta ekarpen guneak
Alarma egoera eta konfinamendua lasaitzen doazen heinean, Mankomunitatea bere onera etortzen ari da, hartu beharreko segurtasun neurriekin. Hori horrela, Mankomunitateko sarbide-kontrola ere ezarri egingo da berriz: itxi egingo dira ekarpen guneak eta edukiontziak. Hau da izango den egutegia guztia ixteko:
- Aizarnazabalgo ekarpen guneak: ekainaren 8an itxiko dira.
- Azpeitiko edukiontziak: ekainaren 1ean itxiko dira.
- Azpeitiko ekarpen guneak (landa eremua): ekainaren 8an itxiko dira.
- Beizamako ekarpen guneak: ekainaren 8an itxiko dira.
- Bidania-goiatzeko ekarpen guneak: ekainaren 8an itxiko dira.
- Zestoako ekarpen guneak: ekainaren 8an itxiko dira.