INZIDENTZIAK 943857319
2021/05/06  Zestoa

Kanpaina hondakinak biltzeko sisteman aldaketak egiteko

Prentsaurrekoan aurkeztu dute Zestoako udalak eta Urola Erdiko Mankomunitateak gaur Zestoako udalean hondakinak biltzeko sisteman izango diren aldaketak eta horri lotuta egingo den kanpaina.

Zestoan kuboen bidez bildu dira orain arte ontzi arinak, 2014an sistema berria jarri zenetik. Hondakinen gaikako bilketa tasa jaisten ari da azken urteetan, eta joera hori aldatzeko asmoz Zestoan hondakinen gaia landu nahi da hurrengo urteetan. Lehen urratsa izango da, berriz, ontzi arinak edukiontzi bidez biltzen hastea. Ondorioz, astelehenetan eta ostegunetan ez da kubo bidezko bilketarik izango, eta ontzi arinak edozein egun eta ordutan atera ahal izango dira. Hori guztia azaltzeko kanpaina antolatu da maiatzean zehar, aAldaketako xehetasun guztiak eta arrazoiak argitzkeo. Bideo hau prestatu da kanapainari hasiera emateko eta aldaketa ulertzeko:

 

Hauek dira kanpainaren hurrengo hitzorduak, bilera informatiboak:

  • Maiatzaren 12an Arroa Beheko eskola zaharrean arratsaldeko 19etan
  • Maiatzaren 18an Zestoako herrigunean, Alonderoko aretoan arratsaldeko 19etan
  • Maiatzaren 19an Iraetako frontoiean arratsaldeko 19etan

Gainera, gune bat egongo da jolasen bidez hondakinak nola bereiztu behar diren azaltzeko Zestoako foru plazan maiatzaren 22an goiz osoan zehar.

iruzkinak

Ondorengo eremuak bete. (*) Duten eremuak derrigorrezkoak dira.