INZIDENTZIAK 943857319
2014/07/23  Azkoitia

Martxan da Azkoitiko hondakinen bilketarako sistema mistoa

Atzo iluntzean, uztailak 22, martxan jarri zen hondakinen bilketarako sistema mistoa Azkoitian. Aurreneko aldiz jaso zen errefusa atez ate eta herritarrek txukun atera zituzten hondakinak txintxilikarioetara. 

Datozen hilabeteetan Hondakinen Informazio Bulegoa irekita egongo da eta bertan izango dira Mankomunitateko hezitzaileak beharrezko argibideak emateko herritarrei.

Era berean, Azkoitiko Udalak azken ohar batzuk helarazi ditu nahasmenik ez egoteko. Txartelei dagokienez, edukiontzi marroia (organikoena) irekitzeko txartela aktibatuta dago jada. Udazkenera arte edukiontziek ez dute sarraila elektronikorik izango, eta ordua arte ez da erabili beharrik izango, baina ez da aktibatu beharrik egongo, jada aktibatuta baitago. Pardelen edukiontzia bai, behar dutenek aktibatu egin beharko dute, bulegoan. Bestetik, gazteen lokaletako kideentzat ere eman du oharra: kuboak eta materiala oraindik hartzeko dituztenek Hondakinen bilketa selektiborako bulegotik pasatu behar dutela eta han emango zaiela (lokalak kontratua izan ala ez izan).

Atzoko eta azken asteetako prestaketa lanetako argazki bilduma ikusteko egin klik hemen.

iruzkinak

Ondorengo eremuak bete. (*) Duten eremuak derrigorrezkoak dira.