INZIDENTZIAK 943857319
2020/03/21 

Nola kudeatu behar dituzten hondakinak COVID-19 gaixoak eta berrogeialdian daudenak

Hondakinak egoki kudeatzeko protokoloa ezarri du Osasun Ministaritzak COVID-19 diagnostikatuta duten edota berrogeialdian dauden herritarrek (protokolo osoa duzue albistean zintzilikatuta). Era beran, onartu du agindua azaltzeko nola kudeatu behar diren hondakinak. Horren arabera, albiste honetako egitekoak zorrotz bete behar dituzte herritar horiek.

Honela kudeatu behar ditu hondakinak COVID-19 berretsitako kasurik bada edo berrogeialdian bada:

  • Urola Erdiko Mankomunitatera deitu: 943857319, arreta jarraitua izango du goizeko 9etatik arratsaldeko 20etara; edo ueue@urolaerdia.eus e-posta helbidera. Telefonoz edo idatziz emandako aholku eta aginduak zorrotz bete.
  • Hondakinak ez dituzte bereizi behar: guztia poltsa batean sartu eta errefusaren edukiontzira bota behar dituzte latexko eskularruekin babestuta, guztia hiru poltsetan sartuta (bata bestearen barnean), telefonoz aipatutako modua zorrotz beteta.
  • Zestoan, atez ateko bilketan honakoa egin beharko dute:
    • Mankomunitateak adieraziko dio nola sartu behar dituen hondakinak poltsetan (3 poltsetan, bata bestearen barruan, sartu behar dituzte hondakinak); lan-moldea aldatu egingo da etxebizitzako norbait etxetik atera badaiteke edo laguntzarik badute; etxetik ezin atera badaude eta laguntzarik ez badute hau da egin beharrekoa:
      • Mankomunitatea harremanetan jarriko da herritarrarekin telefonoz hondakinak prest izateko eta atarian kuboa duela esateko
      • Mankomunitateko biltzailak joango dira arratsaldeko 20etan etxera eta kuboa jarriko die etxe atarian tapa irekita, atzeratu eta adieraziko die hondakinak kuboan sartzeko
      • Herritarrak ezingo du kuboa ukitu eta latexko eskularruak jantzita izango ditu
      • Biltzaileek kuboa erretiratuko dute.

iruzkinak

Ondorengo eremuak bete. (*) Duten eremuak derrigorrezkoak dira.