INZIDENTZIAK 943857319
2013/08/12  Azkoitia

Oker larria Azkoitiko edukiontzi marroietan

Asteburuan egindako hondakin bilketan oker larriak sumatu ditu Urola Erdiko Mankomunitatean. Azkoitiko hondakin marroietan, organikoentzako den hondakinetan, kortinak, botak, beirazko botilak, ur botilak… agertu dira. Guztira, 40 kilo inpropio jaso ditu.

Horren aurrean arduraz jokatzeko eskatzen die Azkoitiko Udalak eta Urola Erdiko Mankomunitateak herritarrei, bereizketa behar bezala egin eta edukiontzi bakoitzean dagozkion hondakinak sartzeko. Edukiontzi marroia organikoentzako da, hondakin horia edukiontzi arinentzat, urdina, paper eta kartoientzat eta grisa errefusarentzat. Guztion ardura da ahalik eta hondakin gutxien sortzea eta sortzen ditugunak behar bezala bereiztea, beraz, jokatu dezagun arduraz eta gizalegez.

iruzkinak

Ondorengo eremuak bete. (*) Duten eremuak derrigorrezkoak dira.