INZIDENTZIAK 943857319
2021/06/29  Zestoa | Azpeitia | Azkoitia

Poltsa konpostagarriak saltoki geihagotan jaso daitezke aurrerantzean

Herriko denda gehiagotan egongo da poltsa konpostagarriak jasotzeko aukera uztailaren 1etik aurrera. Eskaintza zabalagoa izanik, errazagoa izango da herritarrentzat eta sortzaile handientzat poltsa horiek eskuratzea.

Azken bi urteetako lau saltokik jarraituko dute banaketa egiten: Azpeitian, Aitzaki kirolak, Inar optika, Itzira eta Xiriako; Azkoitian, Lujan, Aitzaki kirolak eta Hazia ongizatea & belardendak. Gainera, hamahiru denda berri hasiko dira ostegunetik aurrera banatzen: Azpeitian, Jostaldi kirolak, Tienda Azul, Farmazabal parafarmazia,  Kiribil ekodenda, Bossi arropa denda, Elikagunea, Mugi kirolak eta Ilargi mertzeria; Azkoitian, Arrospide oinetakoak, Kintela estankoa, Amaitz liburu denda, Amalur bideoak eta Iturria parafarmazia.

Klikatu nahi duzun herrian banaketa-puntuak mapan kokatuta ikusteko:

AZKOITIA                  AZPEITIA                  ZESTOA

 

Gogoratu poltsa hauek doan eskuratu daitezkeela, etxeko helbidea esanda. Partikularrek poltsa txikien biribilki bat eskuratuko dute eskatutako bakoitzean. Dendek, tabernek, elkarteek eta bestelako sortzaile handiek, berriz, eraman ditzakete, gehienez, poltsa handien lau biribilki.  Poltsa konpostagarriak, bakarrik, erabili behar dira janari hondarrak botatzeko.

iruzkinak

Ondorengo eremuak bete. (*) Duten eremuak derrigorrezkoak dira.