INZIDENTZIAK 943857319
2021/06/18 

Trantsizio ekologikorako ingurumen eragile bihurtzeko plan estrategikoa garatzen ari da Urola Erdiko Lapatx Zabortegia.

Aldaketarako prozesu batean murgilduta dago azken hilabeteotan Lapatx Zabortegia. Bere historian lehen aldiz, bere zeregina birdefinitzeko momentua iritsi da. Etorkizunari anbizioz heltzeko unea du. Ingurumen arloan erronka handiak izango dira datozen urteotan, eta horregatik, plan estrategiko bat egin du, erronka horiei heltzeko moduko baliabideak eta proiektuak sortu eta garatzeko.

Eraldaketa prozesu batean murgilduta dago, 2016. urtean zaborra jasotzeari utzi zionetik; ez baitzen ezer amaitu Zaborra lurperatzeari uztearekin. Zeregin horri utzi ondorengo, baditu urteetan egin beharreko zigilatze eta beste hainbat betebehar. Hala ere, helburua du, horri jarraipena emateaz gain, datozen urteotan eman beharko den trantsizio ekologikorako ingurumen eragile izatea.

Lanean ari da, orain artean bezala, kalitatezko zerbitzu publikoak eskaintzeaz gain, trantsizio ekologikorako ingurumen eragile izateko pausoak emanez. Hala, helburu hauekin ari da osatzen plan estrategikoa: aldaketa klimatikoan eragina eragozteko, jasangarritasuna, ekonomia zirkularra eta trantsizio energetikoaren baitako proiektuak gauzatzeko. Etorkizuneko proiektu guztiak, nola ez, nahi da eskualde osoko herritarren beharrei eta herrien beharrei erantzuteko bideak izatea.

Aitor Bereziartuak Urola Erdiko Mankomunitateko eta Urola Erdiko Lapatx Zabortegia lehendakariak “ilusioz” begiratzen dio etorkizunari: “Aldaketarako momentua da. Ingurumen arloan erronka handiak aurreikusten dira datozen urteotako, eta eskualdean aldaketa hori gauzatzeko baliabidea izan nahi du Lapatxek. Eskualdeko herri guztien etorkizuneko erronkei heltzeko aukerak eskaini nahi dizkie Lapatxek”.

iruzkinak

Ondorengo eremuak bete. (*) Duten eremuak derrigorrezkoak dira.