INZIDENTZIAK 943857319
2020/05/06 

Zerbitzuak bere onera itzultzen hasiko dira astelehenetik aurrera

Urola Erdiko Mankomunitateak aldaketak egin zituen hondakinen bilketan COVID-19 Koronabirusak sortu duen alarma-egoerak eraginda; lehenengo fasera sartzean hainbat zerbitzu bere onera itzuliko dira, hauek zehazki:
 

  • Aurrez aurreko arreta zerbitzua berriz irekiko da, Azoka plazako bulegoa irekita egongo da astelehenetik ostiralera goizeko 8´30etatik 14etara. Gogorarazi modu telematikoan harrera zerbitzua ere erabili daitekeela, helbide hauetan: telefonoa 943857319; e-posta ueue@urolaerdia.eus; zerbitzu telematikoak https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/home.do?De=599&hizkuntza=EU
  • Azkoitiko garbigunea berriz irekiko da, ohiko ordutegian irekiko da: goizean 9etatik 13etara eta arratsaldean 17etatik 19etara.
  • Erabilitako arropa bilketa berriz hasiko da, beraz, edukiontziak irekita egongo dira eta utzi daitezke hondakinak edukiontzian barruan poltsetan sartuta.
  • Poltsa konpostagarriak ohiko moduan banatzen dira, alarma egoeran banatu dituzten dendak jarraituko dute, oraingoz, banatzen; baita alarma egoeragatik itxi behar izan dutenek ere. Hauek dira herri bakoitzean banatzen diren dendak:
    • Azpeitian: Inar optika (Jose de Artetxe kalea), Itzira janari-denda (Harzubia 24), Kiribil (Ildefonso Gurrutxaga 1), Denpensa Naturala (Jose de Artetxe 16 behea), Farmazabal (Hartzubia 6 behea), Aitzaki kirolak (Jose Antonio Agirre plaza 4), Xiriako kafetegia (Done Jakue kalea 12) eta Urrestillako estankoa (Kalebarrena 2, Urrestilla).
    • Azkoitian: Lujan liburu eta prentsa denda (Kale Nagusia 72, behea), Hazia belar-denda (Julio Urkixo 10 behea), Aitzaki kirolak (Julio Urkixo 36), eta Odazpi kafetegia (Anaitasuna plaza 1)
    • Zestoan: Unide Janari-denda (Gurutze kalea 3), Errasti Elorza Coviran janari-denda (Gesalaga kalea 6-8), Miantxa janari-denda (Gesalaga kalea 5); eta Ainara ileapaindegia (Narkis Balentziaga 2, Arroa behea)

Alarma egoeraren faseak aldatzen doazen heinean, bertan behera utzitako gainerako zerbitzuak ere jarriko dira martxan. Era berean gogorarazten da Mankomunitatearekin harremanetan jarri behar dutela COVID-19 koronabirusarekin kutsatutakoak edo berrogeialdian daudenak, hondakinak modu seguruan nola kudeatu behar dituzten azaltzeko asmoz.

Urola Erdiko Mankomunitateak dei egiten die herritarrei osasun arloko aholkuak zorrotz betetzeko, eta hondakinak gaika uzterakoan babes neurriak hartzeko: latexko eskularruak erabiltzea edota ondoren eskuak behar bezala garbitzea. Era berean, adierazi nahi du inoiz baino garbiago daudela Mankomunitateko udalerrietako kaleak, eta guztion ardura dela horrela eustea: hondakinak behar diren tokian utzi eta kaleei garbi eutsi.
 

iruzkinak

Ondorengo eremuak bete. (*) Duten eremuak derrigorrezkoak dira.