INZIDENTZIAK 943857319
ALBISTEAK ETA BERRIAK > Birziklatzea
2020/09/01 

Ohiko ordutegia izango dute garbiguneek gaurtik

Hau izango da gaurtik aurrera Lapatxeko eta Azkoitiko garbiguneen ordutegia:

Lapatxeko garbigunea

  • Astelehenetik ostiralera: goizean 8etatik 13etara; arratsaldez 15etatik 18etara.
  • Larunbatetan: 8etatik 13etara.

Azkoitiko garbigunea

  • Astelehenetik ostiralera: goizean 9etatik 13etara; arratsaldez 17etatik 19etara.
  • Larunbatetan: 10etatik 13etara.
2020/03/25 

Arropa bilketa bertan behera geratzen da

Arropa bilketa bertan behera geratzen da

COVID-19 koronabirusaren eraginez, erabilitako arropa biltzen duen enpresak ezin du zerbitzuarekin jarraitu: berrogeialdian baitaude bertako hainbat langile.

Ondorioz, ezingo dira erabili arropa biltzeko edukiontziak. Gaurtik hasi eta alarma egoera kentzen den bitartean. Eskatzen zaizue erabilitako arropa hondakinak gordetzeko etxean COVID-19ak eragindako egoera hobetu arte.