INZIDENTZIAK 943857319
2021/03/30  Azkoitia

AZKOITIKO GARBIGUNEAREN ORDUTEGIA ASTE SANTUAN

Garbigunea itxita egongo da aste santuko jai-egunetan, apirilaren 1,2, eta 5ean, baita bi larunbatetan, apirilaren 3 eta 10ean, ere. Pazko astean, apirilaren 6tik 9ra, ohiko ordutegia izango du: goizez 9etatik 13:00etara eta arratsaldez 15:30etatik 17:30etara.
 
Apirilaren 12tik aurrera udako ordutegian izango da zabalik. Astelehenetik ostiralera goizez 9:00etatik 13:30etara eta arratsaldez 16:00etatik 19:00etara; larunbatetan, aldiz, goizez bakarrik, 10:00etatik 13:00etara.
 
2019/02/13  Zestoa | Azpeitia | Azkoitia

Poltsa konpostagarriak banatzeko diru-laguntza deialdia

Poltsa konpostagarriak banatzeko diru-laguntza deialdia

Poltsa konpostagarriak merkatarien bidez banatzen ditugu Urola Erdiko Mankomunitatean, horretarako diru-laguntza deialdia egiten dugu urtero. Gaur argitaratu dugu Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2019ko kanpainako oinarriak: bi urtetarako diru-laguntza deialdia izango da. Beraz, poltsa-konpostagarriak banatu nahi dituen edozein merkataritza establezimenduk eska dezake diru-laguntza, lehiaketa moduan auketuko dira horietatik hamaika: Azkoitian lau, Azpeitian bost, eta Zestoan bi.

Deialdiaren oinarriak

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera aurkezteko epemuga: 2019ko martxoaren 14a

2017/06/22  Azkoitia

Mankomunitatearen prentsa-oharra Aizpurutxoko bideoa dela-eta

Urola Erdiko Mankomunitateak argi esan nahi du Aizpurutxoko hondakinen bilketan gertatutakoa Azkoitiko Udalaren hondakinen bilketa sistemaren inguruko jarraipenik ezaren eta Serbitzu enpresaren bilketa ezin okerragoaren ondorio direla. Eta Mankomunitateak Azkoitiko Udalari exijitzen dio hondakinen bilketaren jarraipena egin eta horrelakorik gehiago gerta ez dadin beharrezko neurriak hartzeko.
 

2016/04/08  Zestoa | Azpeitia | Azkoitia

Poltsa konpostagarriak banatzeagatik diru-laguntza emango die Mankomunitateak Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako establezimendu batzuei, horretarako izena emateko epea zabalik dago.

Deialdi honen helburua da Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduei diru-laguntzak ematea, lehiaketa erregimenean, 2016an poltsa konpostagarriak banatzeko zerbitzua eskain dezaten. Kanpaina hori bultzatzeko  hamar mila (10.000,00) euroko diru-laguntza emango du Urola Erdiko Mankomunitateak, 2016. urtean. Diru laguntza  hamar establezimenduk jasako dute, beraz, 1.000,00 euroko diru-laguntza izango du bakoitzak.

Azkoitiko garbigunea itxita eta Bulegoaren ordutegi aldaketa

Aste Santua dela eta martxoaren 26an Azkoitiko garbigunea itxita egongo da  eta garbigune zerbitzua Lapatxeko garbigunean soilik emango da egun horretan.

Bestalde, martxoaren 21etik apirilaren 1era Azpeitiko Enparan kalean kokatuta dagoen hondakinen bulegoaren ordutegia goizeko 8:00etatik arratsaldeko 15:00ak bitartean izango da.