Aldaketak bilketan
Aldatu egingo dira hainbat bilketa gabonetako egun berezietan: Zestoako herritarren bilketan eta Azpeitiko bilketa komertzialean.
Aldatu egingo dira hainbat bilketa gabonetako egun berezietan: Zestoako herritarren bilketan eta Azpeitiko bilketa komertzialean.
Zestoan agertze berri bat izan da COVID-19 koronabirusarena, horrek eragin du zestoar ugari konfinatuta egotea. Hondakinak kudeatzeko protokolo berezia bete behar dute berrogeialdian dauden herritarrak, eta hondakinak berezitu gabe utzi Mankomunitateari. Horretarako, iluntzero bost puntu egongo dira, errefusa biltzeko berrogeialdian daudenei.
Alarma egoera eta konfinamendua lasaitzen doazen heinean, Mankomunitatea bere onera etortzen ari da, hartu beharreko segurtasun neurriekin. Hori horrela, Mankomunitateko sarbide-kontrola ere ezarri egingo da berriz: itxi egingo dira ekarpen guneak eta edukiontziak. Hau da izango den egutegia guztia ixteko:
Estatuko gobernuak agindua eman du jarduera ekonomiko guztiak ixteko, egun dugun osasun larrialdiari erantzuteko. Hori dela-eta, hainbat aldaketa izango dira hondakinen bilketan apirilaren 1etik aurrera, berriro abisatu arte:
Urola Erdiko Mankomunitateak antolatu du datozen bi urteetan poltsak banatzeko lehiaketa, baditu azken emaitzak ere; Ez da aldaketarik izan ez Azpeitian ez Zestoan, aldatu da, ordea, Azkoitian, bi guneetan establezimendua aldatu da-eta.
Poltsa konpostagarriak merkatarien bidez banatzen ditugu Urola Erdiko Mankomunitatean, horretarako diru-laguntza deialdia egiten dugu urtero. Gaur argitaratu dugu Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2019ko kanpainako oinarriak: bi urtetarako diru-laguntza deialdia izango da. Beraz, poltsa-konpostagarriak banatu nahi dituen edozein merkataritza establezimenduk eska dezake diru-laguntza, lehiaketa moduan auketuko dira horietatik hamaika: Azkoitian lau, Azpeitian bost, eta Zestoan bi.
Eskaera aurkezteko epemuga: 2019ko martxoaren 14a
Irailaren 1etik aurrera, Carrefour eta Coviran supermerkatuetan banatuko dira doan poltsa konpostagarriak, orain arte banatu dituen La Huerta del Pais denda itxi egin delako.
Arroa Beheko bizilagunek ez dute aldaketarik izango, eta Keixa frutadendatik jasotzen jarraitu beharko dute.
Poltsa konpostagarriak hondakin organikoak (janari ondarrak) botatzeko soilik erabili behar dira.
Urola Erdiko Mankomunitatetik lehiaketa antolatu genuen apirilean poltsa konpostagarriak komertzioetan banatzeko, horren hautaketa prozesua orain amaitu dugu; eta, komertzio hauek aukeratu ditugu poltsa banatzeko zerbitzua emateko:
Deialdi honen helburua da Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduei diru-laguntzak ematea, lehiaketa erregimenean, 2016an poltsa konpostagarriak banatzeko zerbitzua eskain dezaten. Kanpaina hori bultzatzeko hamar mila (10.000,00) euroko diru-laguntza emango du Urola Erdiko Mankomunitateak, 2016. urtean. Diru laguntza hamar establezimenduk jasako dute, beraz, 1.000,00 euroko diru-laguntza izango du bakoitzak.