INZIDENTZIAK 943857319

Itxi egingo dira edukiontziak eta ekarpen guneak

Alarma egoera eta konfinamendua lasaitzen doazen heinean, Mankomunitatea bere onera etortzen ari da, hartu beharreko segurtasun neurriekin. Hori horrela, Mankomunitateko sarbide-kontrola ere ezarri egingo da berriz: itxi egingo dira ekarpen guneak eta edukiontziak. Hau da izango den egutegia guztia ixteko:

  • Aizarnazabalgo ekarpen guneak: ekainaren 8an itxiko dira.
  • Azpeitiko edukiontziak: ekainaren 1ean itxiko dira.
  • Azpeitiko ekarpen guneak (landa eremua): ekainaren 8an itxiko dira.
  • Beizamako ekarpen guneak: ekainaren 8an itxiko dira.
  • Bidania-goiatzeko ekarpen guneak: ekainaren 8an itxiko dira.
  • Zestoako ekarpen guneak: ekainaren 8an itxiko dira.

Azkoitiko garbigunea itxita eta Bulegoaren ordutegi aldaketa

Aste Santua dela eta martxoaren 26an Azkoitiko garbigunea itxita egongo da  eta garbigune zerbitzua Lapatxeko garbigunean soilik emango da egun horretan.

Bestalde, martxoaren 21etik apirilaren 1era Azpeitiko Enparan kalean kokatuta dagoen hondakinen bulegoaren ordutegia goizeko 8:00etatik arratsaldeko 15:00ak bitartean izango da.

Bulegoak abenduaren 1ean eta 3an itxita

Azkoitiako eta Zestoako hondakinen bulegoak abenduaren 1ean (asteartea)  itxita egongo dira hondakinen karakterizazio lanak direla eta.  Azkoitiako bulegoak dena den,  ohiko ordutegia izango du Astearte arratsaldean 17:00-19:00

Abenduaren 3an, Azkoitiako eta Azpeitiako hondakinen bulegoak eta Azkoitiako Garbigunea itxita egongo dira Euskeraren egunagatik