INZIDENTZIAK 943857319
ALBISTEAK ETA BERRIAK > Industria-guneen hondakinen bilketa

Hainbat aldaketa bilketan: erabateko itxialdiak eraginda

Estatuko gobernuak agindua eman du jarduera ekonomiko guztiak ixteko, egun dugun osasun larrialdiari erantzuteko. Hori dela-eta, hainbat aldaketa izango dira hondakinen bilketan apirilaren 1etik aurrera, berriro abisatu arte:

  • Azpeitiko merkataritzako hondakinen bilketa 10:00etara aurreratuko da.
  • Industriaguneetan bilketarik EZ da izango: beharra duen enpresak dei dezala 943857319 telefonora edo idatzi oeizagirre@urolaerdia.eus emailera
  • Gogoratu Zestoako eta Azkoitiko merkataritzako kartoiaren bilketa 13:00etan da.
  • Poltsa konpostagarriak honako dendetan banatuko dira Azpeitian:
    • Itzira Janaridenda: 8:00-13:00 egunero; Hartzubia etorbidea 24.
    • Urrestillako estankoa: 7:00-13:00 astegunetan, 8:00-13:00 larunbatetan, eta 8:00-12:30 igandetan; Kalebarrena 2, Urrestilla.
    • Kiribil: 9:30-13:00 / 16:30-19:00 astegunetan, eta 9:30-13:00 larunbatetan; Ildefonso Gurrutxaga 1.
    • Despensa naturala: 9:30-13:00 / 17:00-19:00 astegunetan, eta 10:00-13:00 larunbatetan; Jose de Artetxe 16 behea
    • Farmazabal: 9:00-13:00 / 16:00-19:00 astegunetan, eta 9:30-13:00 larunbatetan; Hartzubia 6 behea.