INZIDENTZIAK 943857319
2014/11/24  Azkoitia

HONDAKINAK ERA EGOKIAN SAILKATZEKO TAILERRA

HONDAKINAK ERA EGOKIAN SAILKATZEKO TAILERRA

Asteazkenean, azaroak 26, Hondakinak Era Egokian Sailkatzeko Tailerra egingo da Azkoitian. Bertan, Urola Erdiko Mankomunitateko hezitzaileak hondakin bakoitza zein edukiontzietara bota behar den azalduko dute eta herritarrek egunerokoan dituzten zalantzak argitzeko aukera izango dute.

Eguna:

Azaroak 26, asteazkena

Lekua:

Elkarguneko areto txikia

Ordua:

18:30ean euskaraz

19:30ean gazteleraz

2014/10/24  Azkoitia

%74ko birziklapen tasa Azkoitian

%74ko birziklapen tasa Azkoitian

Hiru hilabete dira Azkoitian hondakinak biltzeko sistema berria martxan jarri zela eta dagoeneko %74,42ko birziklapen tasara iritsi dira herritarrak. Oso epe motzean, helburu nagusienetakoa (gutxienez %70eko birziklatzea), bete ez ezik, gainditu ere egin dute, beraz. 

2014/07/17  Azkoitia

Hondakinak biltzeko sistema berrirako material banaketa, martxa onean

Hondakinak biltzeko sistema berrirako material banaketa, martxa onean

Hondakinak biltzeko sistema berrirako materiala banatzen atzo hasi ziren Udala eta Urola Erdiko Mankomunitatea eta dagoeneko 2.500 herritar baino gehiagok jaso dute beharrezko material hori. Beteta egon zen atzo Elkarguneko areto nagusia, jendearen joan-etorria medio. Herritarrak kubo grisa, edukiontziak irekitzeko txartela eta birziklartzeko gida ari dira jasotzen, eta hondakin organikoa sailkatzeko poltsa konpostagarriak eta kubo marroia oraindik jasotzeke dutenak, horiek ere bai. Elkargunean ari dira banatzen material hori, honako ordutegietan:

Uztailak 16,17 eta 18an (asteazken, ostegun eta ostirala), 10:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara.

Uztailak 19 (larunbata) 10:00etatik 14:00etara.

Egun horietan jaso ezin duten herritarrek Hondakinen Bilketa Selektiborako Informazio Bulegotik pasatu beharko dute (Herriko plazan). Sistema berria datorren asteartean jarriko da martxan (hilak 22), eta ordurako ezinbestekoa izango da beharrezko materiala eskuratzea.

2014/07/04  Azkoitia

Hilaren 16, 17, 18 eta 19an banatuko da falta den materiala eta 22an hasiko dira errefusa atez ate jasotzen Azkoitian

Hilaren 16, 17, 18 eta 19an banatuko da falta den materiala eta 22an hasiko dira errefusa atez ate jasotzen Azkoitian

Hondakinak biltzeko eredu mistoa jarriko da martxan uztailean. Aldaketa sinplea eta erraza izango da: edukiontzi grisa gure kaleetatik kendu egingo dugu eta errefusa (birziklatu daitekeen guztia ondo sailkatu ondoren geratzen den hondakina) atez ate bilduko dugu, astearteetan. Hondakin organikoa, berriz, edukiontzietan jasoko da orain arte bezala, baina edukiontzi horiek txartel bidez irekiko dira. Bestalde, pardelak jasotzeko edukiontzi berezuaj jarriko dira, hauek ere txartel bidez irekiko direnak. Gainerako edukiontzi guztiak orain arte bezala erabiliko dira, aldaketarik gabe.

2014/05/26  Azkoitia

Materia organikoaren ikastaroa eta kubo banaketa Azkoitian

Aste honetan eta datorren astean zehar Azkoitian organikoaren inguruko ikastaroak izango dira. 15 minutu iraungo du ikastaroak eta bertan kuboak eta poltsak banatzeaz gain, hondakin organikoa nola sailkatu azalduko da.

Maiatzak 26, astelehena, 12:00etan Elkargunean
Maiatzak 28 asteazkena, 9:30etan Elkargunean
Ekainak 2 astelehena, 12:00etan Elkargunean
Ekainak 3 asteartea, 18:30ean Hondakinen Informazio Bulegoan
Ekainak 4 asteazkena, 9:30ean Elkargunean



.

2014/05/16  Azkoitia

Datorren astean herritarrei sistema mistoa azaltzeko hurrengo bilerak

Datorren astean herritarrei sistema mistoa azaltzeko hurrengo bilerak

Datorren astelehen eta asteartean jarraituko du Azkoitiko Udalak herritarrekin bilerak egiten hondakinen bilketarako uztailean martxan jarriko den sistema mistoa azaltzeko. Bilerak Elkargunean izango dira:

Astelehenean, maiatzak 19, arratsaldeko 18:30ean Auzamendibidea, Bizkargi, Jandonianiz, Santa Klara, Trino Uria, Ubaiar eta Ugarte kaleko bizilagunekin izango da bilera.

Asteartean, maiatzak 20, aldiz, Alde Zaharreko bizilagunekin, Aingeru kalekoak barne. Arratsaldeko 18:00etan euskaraz egingo da eta 19:30ean, ordea, gazteleraz.

Edozein zalantza edo galdera izanez gero, herritarrak Hondakinen Informazio Bulegora joan daitezke edo telefonoz deitu:

Hondakinen bilketa selektiborako informazio bulegoa

Azkoitiko enparantza z/g (Azkoitia Lantzen zena)

Telefonoa: 688820755

Helbide elektronikoa: azkoitia@urolaerdia.org