INZIDENTZIAK 943857319
2016/04/08  Zestoa | Azpeitia | Azkoitia

Poltsa konpostagarriak banatzeagatik diru-laguntza emango die Mankomunitateak Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako establezimendu batzuei, horretarako izena emateko epea zabalik dago.

Deialdi honen helburua da Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduei diru-laguntzak ematea, lehiaketa erregimenean, 2016an poltsa konpostagarriak banatzeko zerbitzua eskain dezaten. Kanpaina hori bultzatzeko  hamar mila (10.000,00) euroko diru-laguntza emango du Urola Erdiko Mankomunitateak, 2016. urtean. Diru laguntza  hamar establezimenduk jasako dute, beraz, 1.000,00 euroko diru-laguntza izango du bakoitzak.

Azkoitiko garbigunea itxita eta Bulegoaren ordutegi aldaketa

Aste Santua dela eta martxoaren 26an Azkoitiko garbigunea itxita egongo da  eta garbigune zerbitzua Lapatxeko garbigunean soilik emango da egun horretan.

Bestalde, martxoaren 21etik apirilaren 1era Azpeitiko Enparan kalean kokatuta dagoen hondakinen bulegoaren ordutegia goizeko 8:00etatik arratsaldeko 15:00ak bitartean izango da.

Bulegoak abenduaren 1ean eta 3an itxita

Azkoitiako eta Zestoako hondakinen bulegoak abenduaren 1ean (asteartea)  itxita egongo dira hondakinen karakterizazio lanak direla eta.  Azkoitiako bulegoak dena den,  ohiko ordutegia izango du Astearte arratsaldean 17:00-19:00

Abenduaren 3an, Azkoitiako eta Azpeitiako hondakinen bulegoak eta Azkoitiako Garbigunea itxita egongo dira Euskeraren egunagatik

2015/07/17 

Kontzientziazio kanpainako saridunak

Kontzientziazio kanpainako saridunak

Azken bi asteetan gure herrietako kaleetan kontzientziazio kanpaina egin da, horrekin hondakinak bereizten irakatsi zaie gerturatutakoei. Bizikleta berezietan jarritako euskarrietan zeuden jolasak, eta partaideen artean bertako produktuen otar bat zozketatu da.

Zozketa horren sariduna hau da: Joxe Mari Goenaga (Azpeitia)

Zorionak! Zure etxean jasoko duzu otarra.