INZIDENTZIAK 943857319
2014/09/29  Zestoa

%82ko birziklapen tasa Zestoan

%82ko birziklapen tasa Zestoan

Hiru hilabete dira Zestoan hondakinak biltzeko sistema komunitarioa abian jarri zela eta dagoeneko bete da Udalak ezarritako helburua.  %82,26ko birziklapen tasa du Zestoak, %74,73 sistema komunitarioarekin egiten den gaikako bilketari esker eta %7,53 autokonpostari esker. 

2014/10/01  Zestoa

Zestoako Hondakinen Informazio Bulegoko ordutegi berria

Zestoako Hondakinen Informazio Bulegoko ordutegi berria

Bulegoko hezitzaileak herriko kaleetan zehar egin beharreko lanak direla eta, Zestoako Hondakinen Bulegoko ordutegia aldatu egin da. Hemendik aurrera bulegoko eta jendeaurreko ordutegia astelehenetik ostiralera 9:30etatik 14:00etara izango da. Hala eta guztiz ere, zalantzaren bat edo argibideren bat behar izanez gero, 943-147010 telefonora deitu edo zestoa@urolaerdia.org posta elektronikoa ere idatzi daiteke. 

 

2014/07/17  Azkoitia

Hondakinak biltzeko sistema berrirako material banaketa, martxa onean

Hondakinak biltzeko sistema berrirako material banaketa, martxa onean

Hondakinak biltzeko sistema berrirako materiala banatzen atzo hasi ziren Udala eta Urola Erdiko Mankomunitatea eta dagoeneko 2.500 herritar baino gehiagok jaso dute beharrezko material hori. Beteta egon zen atzo Elkarguneko areto nagusia, jendearen joan-etorria medio. Herritarrak kubo grisa, edukiontziak irekitzeko txartela eta birziklartzeko gida ari dira jasotzen, eta hondakin organikoa sailkatzeko poltsa konpostagarriak eta kubo marroia oraindik jasotzeke dutenak, horiek ere bai. Elkargunean ari dira banatzen material hori, honako ordutegietan:

Uztailak 16,17 eta 18an (asteazken, ostegun eta ostirala), 10:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara.

Uztailak 19 (larunbata) 10:00etatik 14:00etara.

Egun horietan jaso ezin duten herritarrek Hondakinen Bilketa Selektiborako Informazio Bulegotik pasatu beharko dute (Herriko plazan). Sistema berria datorren asteartean jarriko da martxan (hilak 22), eta ordurako ezinbestekoa izango da beharrezko materiala eskuratzea.

2014/07/04  Azkoitia

Hilaren 16, 17, 18 eta 19an banatuko da falta den materiala eta 22an hasiko dira errefusa atez ate jasotzen Azkoitian

Hilaren 16, 17, 18 eta 19an banatuko da falta den materiala eta 22an hasiko dira errefusa atez ate jasotzen Azkoitian

Hondakinak biltzeko eredu mistoa jarriko da martxan uztailean. Aldaketa sinplea eta erraza izango da: edukiontzi grisa gure kaleetatik kendu egingo dugu eta errefusa (birziklatu daitekeen guztia ondo sailkatu ondoren geratzen den hondakina) atez ate bilduko dugu, astearteetan. Hondakin organikoa, berriz, edukiontzietan jasoko da orain arte bezala, baina edukiontzi horiek txartel bidez irekiko dira. Bestalde, pardelak jasotzeko edukiontzi berezuaj jarriko dira, hauek ere txartel bidez irekiko direnak. Gainerako edukiontzi guztiak orain arte bezala erabiliko dira, aldaketarik gabe.

2014/07/01  Zestoa

Martxan da Zestoako hondakinen bilketa sistema komunitarioa

Martxan da Zestoako hondakinen bilketa sistema komunitarioa

Festa giroan ospatu zen atzo hondakinen bilketarako sistema komunitarioari hasiera emateko ekitaldia Zestoan. Haur eta nerabeentzako tailerrak antolatu ziren eta helduentzako lunch-a izan zen. Bertan izan ziren herritar eta udal ordezkariez gain, eskualdeko beste herrietako alkateak, Mankomunitateko ordezkari eta hezitzaileak eta Iñaki Errazkin, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako diputatua. 

Ekitaldiko argazkiak ikusteko sakatu hemen.

2014/06/12  Zestoa

Zestoako Herri Ikastexean ere EURoeZestoan GarbiEUR

Zestoako Herri Ikastexean ere “Zestoan Garbi”

Aste honetan Zestoako Herri Ikastetxeko neska-mutilekin trebakuntza tailerra egin du Urola Erdiko Zerbitzu Mankomunitateak. Saio hauetan, herrian hondakin bilketarako martxan jarriko den sistema komunitarioa zertan datzan azaltzeaz gain, hondakinak modu egokian nola sailkatu landu zen 10-12 urte bitarteko ikasleekin.

Saioa amaitzeko herriko erdigunean, Iraeta auzoan eta Arroa Behean bilketa egiteko erabiliko diren edukiontzi batzuk atondu zituzten, Zestoan Garbi kanpainako tximeletak ipiniz. Harrera ezin hobea izan zen eta neska-mutilek erakutsitako interesa eta parte hartzea saioetan ere nabarmentzekoa da.