INZIDENTZIAK 943857319
2014/03/27  Zestoa

Zestoan bilketa komunitarioaren bidez jasoko dira hondakinak aurrerantzean

Zestoan bilketa komunitarioaren bidez jasoko dira hondakinak aurrerantzean

Gaur eguerdian, Zestoako udaletxean prentsaurreko bat eman dute Ruben Alberdi jarduneko alkateak, Josetxo Mendizabal udaleko EAJko bozeramaileak, Beatriz Zubia Ingurumen zinegotziak, Izaskun Larrañaga Ingurumen teknikariak eta Leire Etxaniz Urola Erdiko Mankomunitateko lehendakariak. Bertan Zestoako udalean ordezkaritza duten bi alderdien arteko adostasunarekin abian jarriko den sistema berriaren ezaugarriak azaldu dituzte.

2014/03/12 

'Birziklatu' kanpainako lehiaketak baditu sarituak

'Birziklatu' kanpainako lehiaketak baditu sarituak

Urola Erdiko Mankomunitateak, ECOEMBES eta ECOVIDRIO erakundeekin elkarlanean, BIRZIKLATU izeneko kanpaina martxan jarri zuen pasa den urtarrilean. Sensiblizazio kanpaina honen helburua, eskualdeko biztaleak hondakinak gaika sailkatu eta birziklatzera bultzatzea da. Aurreneko ekimena, eskualdeko 7 herrietako zebrabideen %65-a 'birziklatu' lemarekin errotulatzea izan zen, guztira 150 zebrabide margotu zirelarik.

2014/03/07 

Herritar andana pardel berrerabilgarriak ezagutzen

Herritar andana pardel berrerabilgarriak ezagutzen

Urola Erdiko Zerbitzu Mankomunitateak, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Meita Maitie elkartearekin elkarlanean antolatu dituen hitzaldiak arrakasta handia izan dute. Lau hitzaldi burutu dira, eta guztira 78 lagunek hartu dute parte. Zestoako hitzaldian 19 lagun, Azkoitian 22, Azpeitian 36 eta Bidegoianen 1.

 

2014/01/13 

Birziklatu kanpainako lehiaketan parte hartzeko epea ireki da Urola Erdian urtarrilaren 31 arte

Birziklatu kanpainako lehiaketan parte hartzeko epea ireki da Urola Erdian urtarrilaren 31 arte

2014. urteari hasiera ezinhobea emateko, birziklapena areagotzeko kanpaina abian jarri da, sentsibilizazio-ekimenak bultzatuko dira ingurumena zaintzeko helburuarekin. Horrela, Urola Erdiko Zerbitzu Mankomunitateak, Ecoembes eta Ecovidrio erakundeen laguntzaz birziklapena sustatzeko kanpaina berria abian ipini du “Birziklatu” lemapean. Mankomunitatea osatzen duten herrietako biztanleek -Azkoitia, Azpeitia, Aizarnazabal, Beizama, Bidegoian, Errezil eta Zestoa- zebra-pasaguneak gaikako bilketan oso ezagunak diren lau koloreekin apainduak ikusteko –eta zapaltzeko- aukera izan dute Gabonetan.

2013/11/08  Zestoa

Lasaoko San Millan zentroan hasi dira beraiek egindako konposta erabiltzen

Lasaoko San Millan zentroan hasi dira beraiek egindako konposta erabiltzen

Izan Fundazioa Lasaoko San Millan zentroan maiatzean hasi zen konposta egiten beraien sukaldeko hondakin organikoekin eta dagoeneko hasi dira beren baratzetan erabiltzen.

Igande honetan San Martinetako feria ospatuko dute Lasaon eta bertan lortutako konposta erakutsi eta eskainiko zaie bertara hurbiltzen direnei.

Beraien baratzako, sukaldeko eta bestelako produktuak ere eskainiko dituzte.