INZIDENTZIAK 943857319
2013/02/20 

Hondakinen prebentzio planaren inkesta

Urola Erdiko Mankomunitateak bere lehentasuneko politika hondakinen prebentzioa du. Horretarako 2013-2020 urte-aldirako honbakinen prebentzio plan bat prestatzen ari da. Orain arte diagnostikoan eta ildo orokorretan jardun da lanean, baina iritsi da partaidetza prozesua martxan jarri aurretik herritarren iritziak, ezagutzak eta lehentasunak aztertzeko momentua.

Horretarako dei egiten dizuegu hemen dagoen inkesta txiki hau betetzera:

https://docs.google.com/forms/d/1tOk_9FekfmbnHYqcvS1mpiiDws05Jef0ySFi-854Omk/viewform

2012/12/26 

Auzo-konposta guneak zabaltzen doaz eskualdean

Auzo-konposta guneak zabaltzen doaz eskualdean

Uztaila amaieran Aizarnazabalen martxan jarri ziren bi guneetatik abiatuz, udazken honetan auzo-konposta ekimenak indarra hartu eta Urola Erdiko herri gehienetara zabaldu dira. Honela, Zestoan 44 familiekin gune bat jarri da azaroan martxan, eta Iraetan beste gune bat jada martxan jartzekoa da urtarrilean. Azkoitian, liburutegiaren ondoan gune bat martxan dago 14 etxebizitzekin. Azpeitian, urtarrila hasieran Urrestillan ekimena martxan jarriko da, eta helburua negu honetan beste bi gune ere martxan egotea da.

2012/12/26 

Berrerabilpen gunea Lapatxeko Garbigunean

Urola Erdiko mankomunitateak bere prebentzio politikekin jarraituz, eta ahalik eta hondakin gutxien sortze aldera, produktuak berrerabiltzea sustatzea du helburuetako bat. Horretarako, Urola Erdiko Lapatx Zabortegiarekin elkarlanean bertako garbigunean berrerabilpen gune bat irekitzera doa 2013ko urtarrilean. Oraindik irekitze eguna zehazteke badago ere, herritarrei dei egiten zaie bere etxeetan berrerabilgarriak diren, erabiliko ez dituzten eta egoera onean dituzten gauzak (jostailuak, kirol tresnak, lanabesak, altzariak, dekorazio elementuak, bizikletak...) bertara eramatera beste norbaitek erabil ditzan.