INZIDENTZIAK 943857319

AZKOITIA

AZKOITIKO GARBIGUNEA

 

 

Lekua: Zumarrago errepiadea Z/G, 20720 Azkoitia.

 

Ordutegia:

      Neguko ordutegia: astelehenetik ostiralera goizez 09:00etatik 13:00era eta arratsaldez 15:30etatik 17:30etara. Larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.

      Udako ordutegia: Astelehenetik ostiralera goizez 9:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 17:00-19:00. Larunbatetan 10:00etatik  13:00etara

 

Hondakinak isurtzeko modua: Garbiguneara sartu aurretik arduradunari kontsulta egingo zaio eta beronek prozedimentua azalduko dio. Garbiguneak baditu segurtasun eta kudeatze arau batzuk, zeintzuk erabiltzaileak errespetatu egin beharko dituen. 

Garbigunera sartzean, erabiltzaileak hondakinak edukiontzi seinalizatuetan utzi beharko ditu modu egokian banatuta. Nahasian dauden hondakinak ez dira jasoko, beraz garbigunera datorrenak modu egokian aurkeztu beharko ditu bere hondakinak, bertako edukiontzietan isur ahal izateko.

Bestalde, badago hondakin arriskutsu bat, amiantoa, kudeatzeko eta maneiatzeko orduan sor ditzakeen arozoengatik prozedimentu zehatz bat eskatzen duena. Hori dela eta, norbaitek amiantoa garbigunera ekarri behar badu, bertan prozedimentua eta hartu beharreko neurriak azalduko zaizkio, eta erabiltzailea derrigortuta egongo da prozedimentua betetzera.  

Azkenik, garbigunearen erabiltzaileak ezin izango du garbigunea bere ordutegietatik kanpoko denboretan erabili. Era berean, debekatuta egongo da hondakinak garbigunearen inguruan isurtzea; arau hauste hauek oso larritzat joko dira eta 600-1500€ arteko isunarekin zigortu ahal izango da batetik eta bestetik garbiguneko erabilera galerazi ahal izango zaio.