Herriak
Azkoitia
Azkoitiako udalerrian hondakinak edukiontzi gune bidez eta atariko bilketa bidez biltzen dira.
Edukiontzi guneak gutxienez 5 hondakin frakzio jasotzeko edukiontziez osatuta daude: Papera eta kartoia, ontzi arinak, organikoa, beira eta errefusa. Batzuetan, arropa eta oihalak, olioa eta pilak jasotzeko edukiontziak ere egon daitezke.
Hondakin organikoa autokonpostaje eta auzokonpostaje bidez kudeatzeko aukera ere badauka herritarrak. Auzokonposta egiteko 3 gune daude Azkoitin, Trenbidearen Zumardian (Liburutegi atzean), Ipintza auzoan eta Bizkargi plazan (Santa Klarako zubi ondoan).
Fluoreszentak, pilak eta antzeko beste hondakinak (elektrikoak, kimikoak, ...) Azkoitiko garbigunera eraman daitezke
Bolumen handiko hondakinak astero jasoko dira, eta herritarrrek ostegunetan atera ahal izango dituzte 22:00 baino lehen, edukiontzi guneetan utziz.
Komertzioak
Komertzio eta dendek aukera dute beraiek sortzen duten kartoia atari aurrean jasoa izan dadin. Zerbitzu hau Astelehen eta Ostegunetan ematen du Mankomunitateak, 20:00ak bueltan. Horretarako Mankomunitatean eskaria egin beharko dute eta email honetara bidal dezakete eskaria: azkoitia@urolaerdia.eus
Bestalde, errefusa edo frakzio grisa beraien edukiontzi propioetan ere atera ahal dute eta atari aurrean utzi asteartetan 20:00etatik aurrera.
Sortzaile handiak eta orgnikoa
Sortzaile handiek, hau da, 120 L edo gehiago sortzen dutenek, (Hotel, jatetxe, supermerkatu, jangela,...) sortutako organikoa beraien edukiontzietan atera ahal izango dute edukiontzi gunean utziz igande, astearte eta ostegun gauetan. Hurrengo goizean, bilketa zerbitzua pasa eta gero jaso ahal izango dituzte berriz beraien negozioetara.
Informazio gehiago
Honi lotutako informazio gehiago
- Esleitu dira 2019-2020an poltsa konpostagarriak banatzeagatiko diru-laguntzak
- Poltsa konpostagarriak banatzeko diru-laguntza deialdia
- Mankomunitatearen prentsa-oharra Aizpurutxoko bideoa dela-eta
- Sare sozialetan zabaltzen ari den bideoa dela-eta
- Poltsa konpostagarriak hainbat komertziotan banatuko ditugu aurrerantzean.
- Poltsa konpostagarriak banatzeagatik diru-laguntza emango die Mankomunitateak Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako establezimendu batzuei, horretarako izena emateko epea zabalik dago.
- Azkoitiko garbigunea itxita eta Bulegoaren ordutegi aldaketa
- Harrera zerbitzuak itxita martxoaren 8an
- Bulegoak abenduaren 1ean eta 3an itxita
- Edukiontzi grisak jarriko dira behin behinean eta premiaz Azkoitian
- Azkoitiko Garbigunean neguko ordutegia jarriko da urriak 26tik aurrera
- Ordutegi aldaketak Azkoitiko Garbigunean eta Hondakinen informazio bulegoan
- Azkoitiko Garbiguneko eta Hondakinen Informazio bulegoko ordutegi aldaketa.
- Auzo-konposta egiteko bi gune berri jarriko dira Azkoitian
- HONDAKINAK ERA EGOKIAN SAILKATZEKO TAILERRA
- %74ko birziklapen tasa Azkoitian
- Martxan da Azkoitiko hondakinen bilketarako sistema mistoa
- Hondakinak biltzeko sistema berrirako material banaketa, martxa onean
- Hilaren 16, 17, 18 eta 19an banatuko da falta den materiala eta 22an hasiko dira errefusa atez ate jasotzen Azkoitian
- Materia organikoaren ikastaroa eta kubo banaketa Azkoitian
- Datorren astean herritarrei sistema mistoa azaltzeko hurrengo bilerak
- Hondakinen mahaiaren erabakiz, Azkoitian bilketa sistema aldatuko da
- Oker larria Azkoitiko edukiontzi marroietan