Herriak
Azpeitia
Azpeitiko udalerrian ez zaizkie berdin biltzen hondakinak erabiltzaile guztiei, honela sailkatzen baitira: herritarrak edo etxebizitzak, eta sortzaile bereziak edo sortzaile handiak.
Etxebizitzei edukiontzien bidez biltzen zaizkie hondakinak, baina errefusarena eta organikoarena sarbide-kontrolarekin itxita daude; eta etxebizitza bakoitzak ezarritako puntua, bakarrik, ireki dezake. Edukiontzien bidez hondakin mota hauek biltzen dira: organikoa, ontzi arinak, papera eta kartoia, beira, pilak, arropa, erabilitzako sukaldeko olioa eta errefusa.
Sortzaile bereziei edo handiei atez ate biltzen zaizkie hondakin organikoa, kartoia eta errefusa. Gainerako hondakinetarako etxebizitzen zerbitzu bera dute.
Fluoreszentak, pilak eta antzeko beste hondakinak (elektrikoak, kimikoak, ...) Azpeitiko garbigunera eraman daitezke
Bolumen handiko hondakinak atez ate biltzen dira, aurretik hitzordua hartuta, betiere. Horretarako deitu behar dute EMAUS S.COOP. enpresara, telefono hontan: 656789574
Informazio gehiago
Honi lotutako informazio gehiago
- Aurrerantzean Aitzaki Kirolaken banatuko dira poltsa konpostagarriak Xanjuandei auzoan
- Esleitu dira 2019-2020an poltsa konpostagarriak banatzeagatiko diru-laguntzak
- Poltsa konpostagarriak banatzeko diru-laguntza deialdia
- Irekita egongo dira gaur Azpeitiko organikoaren edukiontziak
- Landa eremuan ekarpen gunean utzi beharko dira hondakinak, gaika sailkatuta
- Hondakinak biltzeko 60 puntu ipiniko dira
- Hondakinen bilketa sistema berria ezartzeko bilerak egingo dira astelehenetik aurrera
- Poltsa konpostagarriak hainbat komertziotan banatuko ditugu aurrerantzean.
- Birziklagarria zen hondakinen %86,2 errefusaren edukiontzian, eta birziklaezina %13,8 bakarrik zen.
- Poltsa konpostagarriak banatzeagatik diru-laguntza emango die Mankomunitateak Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako establezimendu batzuei, horretarako izena emateko epea zabalik dago.
- Azkoitiko garbigunea itxita eta Bulegoaren ordutegi aldaketa
- Harrera zerbitzuak itxita martxoaren 8an
- Bulegoak abenduaren 1ean eta 3an itxita
- Urola Erdiko Mankomunitateak bulegoa estreinatu du
- Azpeitiko zabor-bilketa sisteman ere aldaketak
- Auzokonposta gune berriak Azpeitian
- Urrestillan uzta jaso dute
- Azpeitiko azokan gaika biltzen hasi dira hondakinak
- Izan Fundazioaren Lasaoko San Millan egoitzan konposta egiten hasi da
- Material berziklagarriak erabiliz mozorroak prestatu edo osatzen ikasteko tailerra