INZIDENTZIAK 943857319

Herriak

HERRIAK -> Zestoa

Zestoa

Bilketa sistema komunitarioaren funtzionamendua

Zestoa kaskoan, Iraetan eta Arroa Behean, 
 
Organikoa eta errefusa
Egunero etxeko atarietan jarri eta kentzen diren edukiontzietan botatzen dira hondakinak. Hondakinak botatzeko ordutegia arratsaldeko 20:00etatik 22:00etara da eta asteko egutegia ondorengoa: 
 
 
Gainerako hondakinak
Beira, papera eta kartoia, ontzi arinak, pilak, arropa eta erabilitako sukaldeko olioa kaleko edukiontzi finkoetan botatzen dira.
Fluoreszentak, pilak eta antzeko beste hondakinak (etxetresna elektriko txikiak, pinturak, CDak, ...) birziklatzeko txabolara eraman daitezke.

Bolumen handiko hondakinak atez ate biltzen dira, aurretik hitzordua hartuta, betiere. Horretarako deitu behar dute EMAUS S.COOP. Enpresara, telefono honetan: 656789574.                   

Landa eremua
 
Landa eremuan nahiz gainontzeko auzoetan ekarpen guneak daude gaikako bilketa egiteko. Herritarrek ekarpen gunera sartzeko giltza edo txartela dute. Ekarpen gune bakoitzean, organikorako izan ezik, beste hondakin mota guztiak botatzeko edukiontziak daude. Organikoa, eskualdeko herri txikietan lez, auzokonposta edo autokonposta bidez kudeatzen dute zestoarrek.
 
Salbuespenetarako ere Larrialdi Gunea dago herrigunean. Erabili beharra duenak aurrez udaletxera joan behar du, Larrialdi Gunera sartzeko giltza edo txartelaren bila. Ondoren, ezinbestekoa da txartela bueltatzea.
 
Bolumen handiko hondakinak atez ate biltzen dira, aurretik hitzordua hartuta, betiere. Horretarako deitu behar dute EMAUS S.COOP. Enpresara, telefono honetan: 656789574.
 
 
Merkataritza
Merkatariek, bestalde, atez ateko bilketa zerbitzua dute papera eta kartoia, ontzi arinak, organikoa eta errefusa jasotzeko. Herriguneko egutegia honako hau da:
 
 
Arroa beheko eta Iraetako egutegia, berriz, honako hau da:
 
 
Kartoi komertziala atarian ateratzen hasteko jarri harremanetan Mankomunitatearekin helbide honetan: ueue@urolaerdia.eus
 
 
Industriaguneetako bilketa
 
Zestoako industriaguneen bilketari buruzko informazioa hemen

 

Informazio gehiago

Honi lotutako informazio gehiago