Herriak
Zestoa
Bilketa sistema komunitarioaren funtzionamendua
Zestoako hondakinen bilketa sistema komunitariorako bi eremu bereizten dira; batetik, Zestoa kaskoa, Iraeta eta Arroa Behea eta, bestetik, landa eremua eta gainontzeko auzoak.
Zestoa kaskoan, Iraetan eta Arroa Behean, egunero etxeko atarietan jarri eta kentzen diren edukiontzietan botatzen dira hondakinak. Hondakinak botatzeko ordutegia arratsaldeko 20:00etatik 22:00etara da eta asteko egutegia ondorengoa:
Beira eta papera eta kartoia, aldiz, kaleko edukiontzi finkoetan botatzen da.
Landa eremuan nahiz gainontzeko auzoetan ekarpen guneak daude gaikako bilketa egiteko. Herritarrek ekarpen gunera sartzeko giltza edo txartela dute. Ekarpen gune bakoitzean, organikorako izan ezik, beste hondakin mota guztiak botatzeko edukiontziak daude. Organikoa, eskualdeko herri txikietan lez, auzokonposta edo autokonposta bidez kudeatzen dute zestoarrek.
Salbuespenetarako ere Larrialdi Gunea dago herrigunean. Erabili beharra duenak aurrez Hondakinen Informazio Bulegora joan behar du, Larrialdi Gunera sartzeko giltza edo txartelaren bila. Ondoren, ezinbestekoa da txartela bueltatzea.
Komertzioek bestalde, kartoi komertziala beraien atarian ateratzeko aukera izango dute, astearte eta ostiral eguerdian, beraz komertzio sortzaileak bere atari aurrean atera beharko du. Mankomunitateari eskaria egin beharko zaio. Eskaria email honetara bidal daiteke: zestoa@urolaerdia.eus
INDUSTRIAKO BILKETA
-
ASTELEHENA
ASTEARTEA
ASTEAZKENA
OSTEGUNA
OSTIRALA
ORGANIKOA
(iluntzean)
ERREFUSA (Sansinenea, Errota eta Lizarralden soilik)
(iluntzean)
ERREFUSA (Tellendi eta Zubialden soilik)
(iluntzean)
ORGANIKOA
(iluntzean)
BILGARRIA
(goizean)
PAPERA/KARTOIA*
(goizean)
ONTZI ARINAK
(iluntzean)
* Kartoiaren bilketa egitea eskatzeko enpresak eskaria egin beharko du Mankomunitatean eta orri hau beteta entregatu beharko du.Eskaria email honetara bidal daiteke: zestoa@urolaerdia.eus
Informazio gehiago
Honi lotutako informazio gehiago
- Aldaketak bilketan
- Zestoako agertzearengatik COVID-19arengatik kutsatutakoei bilketa berezitua
- Itxi egingo dira edukiontziak eta ekarpen guneak
- Hainbat aldaketa bilketan: erabateko itxialdiak eraginda
- Bilketa komertzialean aldaketak AZPEITIAN eta ZESTOAN
- Gabonetako jai egunetan komertzio eta tabernen hondakinen bilketa aldaketak egongo dira.
- Esleitu dira 2019-2020an poltsa konpostagarriak banatzeagatiko diru-laguntzak
- Poltsa konpostagarriak banatzeko diru-laguntza deialdia
- Zestoako herriguneko bizilagunek Carrefour eta Coviran-en jaso beharko dituzte poltsa konpostagarriak aurrerantzean
- Poltsa konpostagarriak hainbat komertziotan banatuko ditugu aurrerantzean.
- Poltsa konpostagarriak banatzeagatik diru-laguntza emango die Mankomunitateak Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako establezimendu batzuei, horretarako izena emateko epea zabalik dago.
- Azkoitiko garbigunea itxita eta Bulegoaren ordutegi aldaketa
- Harrera zerbitzuak itxita martxoaren 8an
- Bulegoak abenduaren 1ean eta 3an itxita
- Zestoako errefusa bilketa gabonetan
- OHARRA: ZESTOAN GARBI bulegoan ordutegi aldaketa
- Zestoako Iraeta eta Arroabeko auzoetan poltsa konportagarriak banatuko dira.
- Zestoako Hondakinen Informazio Bulegoko ordutegi berria
- %82ko birziklapen tasa Zestoan
- Ordutegi aldaketa Zestoako Hondakinen Informazio Bulegoan
- Martxan da Zestoako hondakinen bilketa sistema komunitarioa
- Zestoako hondakinen bilketa sistema komunitarioa martxan izango da ekainak 30etik aurrera
- Zestoako Herri Ikastexean ere “Zestoan Garbiâ€
- Ekarpen gunetarako giltzen banaketa Zestoan
- Ordutegi aldaketa Zestoako Hondakinen Informazio Bulegoan
- Zestoako auzoetako bilketa sistema azaltzeko bilerak antolatu dira
- Zestoan bilketa komunitarioaren bidez jasoko dira hondakinak aurrerantzean
- Lasaoko San Millan zentroan dagoen konpostaia etxola
- Lasaoko San Millan zentroan hasi dira beraiek egindako konposta erabiltzen
- Zubimusuko konposta Iraetako baratzeetan erabili da
- Izan Fundazioaren Lasaoko San Millan egoitzan konposta egiten hasi da
- Arteagako auzo-konpost gunea martxan da