-
- Ontzi arinek leku asko hartzen didate eta ezin ditut etxean eduki, zer egin dezaket?
-
Ontziek leku gutxi hartzeko, hustu ondoren, barruan duten airea kenduko diegu. Oso erraza da: ontziak trinkotzeko, aski da horiek ondo zanpatzearekin.
(Urola Erdiko Mankomunitatea)
-
- Ontzi arinak (jogurt poteak, latak, tetabrick-ak...) garbitu egin behar dira?
-
Ez, ez da derrigorrezkoa ontziak garbitzea. Hala ere, usainak ekiditeko, janari-hondar handiena urarekin kentzea aholkatzen dugu.
(Urola Erdiko Mankomunitatea)
-
- Nola jakin dezaket ontzi arinetara zer bota dezakedan?
-
Webgune honetan dagoen A-Z gidan azaltzen dira ohikoak diren hondakinak nora bota, eta baten bat azalduko ez balitz Urola Erdiko Udal Elkartera jakinarazi gida hau berritzeko asmoz. Bestela puntu berdea agertzen duten edozer ontzi bota daiteke ontzi arin modura.
(Urola Erdiko Mankomunitatea)
-
- Zer da birziklaezina edo errefusa dena?
-
Birziklaezina dena hondakinen zati txiki bat besterik ez da, plastiko gutxi batzuk, erratzarekin eta aspiragailuarekin bildutako hondakinak, hortzetako haria, eta honelako kontu txiki batzuk soilik dira. Web gune honetan A-Z gidan agertzen dira zer nora bota eta zer den zehazki birziklaezina dena.
(Urola Erdiko Mankomunitatea)
-
- Zer eraman behar dut garbigunera?
-
Web gune honetan garbiguneari dagokion atalean agertzen da zehatz mehatz zer eraman daitekeen garbigunera.
(Urola Erdiko Mankomunitatea)
Ohiko galderak
Galdera-erantzunak atalean, konpostajea, birziklapena, murrizketa eta berrerabilpenaren inguruan sortu ohi zaizkigun duda eta galderak bildu ditugu.
Zure duda edota galderaren erantzuna ez baduzu aurkitzen, bidal iezaguzu horretarako prestatu dugun “Herritarren galderak” atalaren bitartez. Ahal bezain azkarren erantzungo diogu zure galderari.
Oharra: webgunean zure izena bakarrik bistaratuko da. Ez da beste daturik publikatuko.