INZIDENTZIAK 943857319

Ohiko galderak

Galdera-erantzunak atalean, konpostajea, birziklapena, murrizketa eta berrerabilpenaren inguruan sortu ohi zaizkigun duda eta galderak bildu ditugu.

Zure duda edota galderaren erantzuna ez baduzu aurkitzen, bidal iezaguzu horretarako prestatu dugun “Herritarren galderak” atalaren bitartez. Ahal bezain azkarren erantzungo diogu zure galderari.

Oharra: webgunean zure izena bakarrik bistaratuko da. Ez da beste daturik publikatuko.

  • Konposta baratzean erabil daiteke?

    Baratzerako, lore-ontzietarako, zuhaitzetarako... erabiltzen da kalitatezko ongarri gisa. Landareek eskertzen dute eta gure osasunak ere eskertuko du. Konpostaren kalitatea organikoaren garbitasunaren eta tratamendu egokiaren araberakoa da. Ikastaroa erraza eta oso praktikoa da.


    (Urola Erdiko Mankomunitatea)
  • Kale etxean bizi naiz, auto-konposta egin dezaket? Nola?

    Bai. Bi aukera daude, bermikonposta eta auzokonposta. Lehena, bermikonposta, etxeko kubo baten tamainako konpostagailu batekin egiten da, bertan zizare berezi batzuen bidez hondakin organikoak konpost bilakatzen dira, ez usainik ez mantentze lan berezirik gabe (nahiz eta zizareak izan ez dute bizirik mantentzeko lanik ematen). Beste aukera auzo-konposta da, pixkanaka udalerri guztietan eta auzo guztietan jartzen joango den ekimena, bertan gune publiko batean jarritako konpostagailu handiez konpostatzen da. Gune hauek gutxienez 8 etxebizitzek partekatzen dituzte, eta beraz, hauen guztien elkarlanaren artean sortzen da konposta.


    (Urola Erdiko Mankomunitatea)
  • Auzo-konposta egiteko gunea auzoan jartzea non eta nola eskatu behar dut?

    Udaletxean edota Urola Erdiko Mankomunitateko harreman bideen bidez eska daiteke:

    Tel: 943857319

    ueue@udal.gipuzkoa.net


    (Urola Erdiko Mankomunitatea)
  • Jada martxan dagoen auzo-konposta talde batean sar naiteke? Nola egin behar dut?

    Bai, Urola Elkarteko Udal Elkartean izena eman eta zure bizitoki inguruan dagoen auzo-konpost guneko komunitatean sartzeko aukera izango duzu. Arau orokorrez gain bertako arau eta ohiturak komunitateak berak emango dizkizue. Ondoren udalak eskaintzen duen hondakinen tasan hobaria izango duzu.


    (Urola Erdiko Mankomunitatea)
  • Auzo-konpostaren eta auto-konpostaren artean desberdintasunik ba al dago?

    Auzo-konposta gutxienez 8 bizilagunen artean eginiko auto-konposta da. Desberdintasun bakarra 8 bizilagunek osatutako komunitatean egin beharreko elkarlana litzateke. Auto-konposterako berriz derrigorrezkoa da lur zati bat izatea edo bestela konpostagailua elkarbanatzeko beste norbaiten baimena.


    (Urola Erdiko Mankomunitatea)
  • Auzo-konpostan zer konpostatu daiteke?

    Auto-konpostean bezala hondakin organiko guztia konposta daiteke. Oro har konposta egiteko ohikoak diren maneiu neurriak errespetatu behar dira, hasi aurretik emango zaien trebakuntzan eta gidaliburuan (zintzilik dagoena webgune honetan) azaltzen dira neurri hauek.


    (Urola Erdiko Mankomunitatea)
  • Nola jakin dezaket ontzi arinetara zer bota dezakedan?

    Webgune honetan dagoen A-Z gidan azaltzen dira ohikoak diren hondakinak nora bota, eta baten bat azalduko ez balitz Urola Erdiko Udal Elkartera jakinarazi gida hau berritzeko asmoz. Bestela puntu berdea agertzen duten edozer ontzi bota daiteke ontzi arin modura.


    (Urola Erdiko Mankomunitatea)
  • Zer da birziklaezina edo errefusa dena?

    Birziklaezina dena hondakinen zati txiki bat besterik ez da, plastiko gutxi batzuk, erratzarekin eta aspiragailuarekin bildutako hondakinak, hortzetako haria, eta honelako kontu txiki batzuk soilik dira. Web gune honetan A-Z gidan agertzen dira zer nora bota eta zer den zehazki birziklaezina dena.


    (Urola Erdiko Mankomunitatea)
  • Zer eraman behar dut garbigunera?

    Web gune honetan garbiguneari dagokion atalean agertzen da zehatz mehatz zer eraman daitekeen garbigunera.


    (Urola Erdiko Mankomunitatea)