Urola Erdiko Mankomunitateak bi garbigune ditu, bata Azkoitian eta bestea Azpeitian. Modu berean, Zestoan birziklapen etxe bat ere badago Zubimusuko ekarpen gunearen alboan.
Azkoitiko garbigunea
Lekua: Zumarrago errepiadea Z/G, 20720 Azkoitia.
Ordutegia:
Udako ordutegia: Astelehenetik ostiralera goizez 9:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 16:00-19:00. Larunbatetan 10:00etatik 13:00etara
Neguko ordutegia: astelehenetik ostiralera goizez 09:00etatik 13:00era eta arratsaldez 15:30etatik 17:30etara. Larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.
Azpeitiko garbigunea
Lekua: Errezilbidea Z/G, 20730 Azpeitia.
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 13:00era eta 15:00-18:00; eta larunbatetan 8:00etatik 13:00etara.
Garbiguneko zerbitzua
Norentzat da garbiguneen zerbitzua?
Garbiguneak eta Birziklapen etxeak erabili ditzakete, bakarrik, Urola Erdiko Mankomunitateko udalerri kideetan hondakinak sortzen dituzten herritar partikularrek. Enpresei zerbitzua ematen die Urola Erdiko Lapatx Zabortegia S.A. baltzu publikoak, hondakin ez arriskutsuen kudeatzaile baita: atal honetan aurkituko duzue informazioa.
Isur daitezkeen hondakinak eta hauen mugak
Modu orokorrean, garbigunean isurtzeko hondakinen muga izango da 250 Kg edota 2m3 erabiltzaile bakoitzarentzat aste bateko epean. Enpresa, komertzio eta zerbitzuen kasuan debekatuta izango dute beraien prozesuetan zuzenak diren hondakinak garbigunean isurtzea.
Bestalde, ezin izango da garbigunean 3500 Kg baino gehiago pisatzen duen iblgailurik sartu.
Isur daitezkeen hondakin zehatzak eta bere limiteak
- Motorereetako olioak eta filtroak, herritar partikularrek bakarrik ekar ahal izango ditutze eta 25 litro hilabetean gehienez.
- Bateriak eta akumuladoreak
- Aerosol-ontziak, beteak edo erdi beteak: 10 unitate hilean gehienez
- Inprimagailuen toner-karkasak, CDak, disketeak eta bideozintak.
- Linea zuriko nahiz gris-marroiko etxe-tresna elektriko elektronikoak
- Fluoreszente eta bombilak, gehienez 100 unitate hilean
- Hondakin geldoak: etxeetako obran txikien hondakinak, harrizkoak, lurrak, errautsak, kristalak, etab., 500 Kg guztira astean gehienez
- Eraikuntza eta eraispen lanetatik eratorritako igeltsuzko hondakinak, 250 Kg gehienez asteko.
- Egur garbia, plastikorik, metalik, pinturarik edo beste era bateko konposaturik gabea
- Egur zikina, pintura, barniz edota beste era bateko konposatuak dituena, baina beira ezin izango du eduki
- Zuhaitz adarrak, belarrak, sasi eta antzekoak, gehienez 8 cm ko diametroa dutenak.
- Pneumatikoak, herritar partikularrek ekarritakoak soilik eta metalik gabe egon beharko dute
- Metalezko hondakinak eta txatarra
- Pilak, mota guztietakoak
- Identifikatutako eta arriskutsuak izan daitezkeen produktu kimikoak, beraien hontzietan ezarrita
- Pintura eta disolbatzaileak, beren hontzietan, 10 litro hilean gehienez
- Plastiko gogorrezko hondakinak
- Osagai arriskutsuak izan dituzten ontziak, 10 ontzi hilean gehienez
- Erradiografiak
- Plastiko bilgarria
- Ardi larrua
- Siloko belarra biltzen duen plastiko bilgarria
- Porexpana