INZIDENTZIAK 943857319

GURE ESKU

GURE ESKU -> Konpostajea -> Konposta etxean, lau pausotan

Konposta etxean, lau pausotan

Etxean konposta egitea lur puska bat duen edonoren esku dago, eta ondo eginez gero, usain txarrik ez da zabaltzen ingurura. Oinarrizko pauso batzuk jarraitu besterik ez da egin behar.

  • Konpostagailua eskuratu ezazu eta zuzenean lurzoruaren gainean muntatu. Inoiz ez zementuaren gainean, material organikoa desegitean sortzen den zukua lurrera bideratzen baita horrela eta izadia lanean hasten da.
  • Hondakin organikoa eta material lehorra (adaxkak, orbela, txirbila...) behar bezala nahasten joan. Oso garrantzitsua da nahasketa ondo egitea, karbono-nitrogeno erlazioa eta hezetasuna zainduz eta aireztagailuarekin materiala aireztatuz.
  • Konpostatze faseei erreparatu. Hasieran materia deskonposatu egingo da, eta heltzen doan heinean lur itxura hartuko du.
  • Konposta udan hiru hilabeteren buruan eta neguan sei hilabeteren buruan atera liteke, giroaren arabera. Konpostagailuaren azpialdean konpost heldua egongo da, goialdean berriz, oraindik heltzen ari den material berria.

Ikusi bideo honetan konposta nola egiten den: